Mokozabalen pasea, urtez urte gero eta biziagoa

Udazken honetan oso nabarmena izaten ari da mokozabalen (platalea leucorodia) taldeen pasea Gipuzkoako kostaldean. Inoiz baino talde gehiago ikusten ari dira, eta egun askotan, gainera.

1. irudia: Mokozabalak Donostiako Paseo Berrian.
2. irudia: Mokozabalak Donostiako Paseo Berrian.

Espezie honen populazioa Mendebaldeko Europan nabarmen hazi da azkeneko urteotan, eta horren ondorioz, gero eta ugariagoa da Gipuzkoan pase-garaian. Hortaz, pentsa liteke datozen urteetan ere joerak berdin jarraitzea. Ea hala den.

Trends of Western European population. Minimum of breeding pairs for each survey is presented
3. irudia: Mendebaldeko Europako mokozabalaren (platalea leucorodia) populazioaren bilakaera azkeneko urteetan, Iturria: [1]

[1] Champagnon, Jocelyn, Csaba Pigniczki, and Jelena Kralj. “An Overview of Eurasian Spoonbill Trends.” Proceedings of the IX Workshop of the AEWA Eurasian Spoonbill International Expert Group..


Mikak eta mirua

Jakina da korbidoen eta harraparien arteko harremana zaila izaten dela. Beste baten menurako plater-hautagaia izatea pisuzko arrazoia da harekin erlazio maitekorra ez izateko.

Halere, zure balizko borreroa gertu eta kontrolpean izatea urrun egotea baino hobeto, Vito Corleonek zioen bezala. Asmo horrekin ibiliko zen mika (pica pica) taldetxo bat, atseden hartzeko miru gorri (milvus milvus) batekin arbola bera partekatzen zuela, Martutenen.

mirugorria2.JPG

mirugorria1Mikak (pica pica) eta Miru gorria (milvus milvus) Martutenen


Erroien itzal-antzerkia

Dorre elektriko baten puntan moko nabarmeneko bi txori beltzek artaburu zati bateko azkeneko aleak agortzen dituzte. Oskarbi dago, eta bi txorien siluetek zeruan egindako itzal-antzerkia dirudite.

Egia esan, plazer handia da hain urriak eta iheskorrak diren erroi (corvus corax) bikote bat hainbesteko argitasunez ikustea. Ederrak dira haien moko itzelak, haien bizar trinkoak eta baita haien karranka lehorra ere.

corvusMart1.JPG


corvusMart2.JPG


corvusMart4
Erroiak (corvus corax) Martutenen


Eguraldi txarrari etekina

Tenporalen segida nabarmen luzea izan dugu aurtengo azaroan. Hori dela eta, zangak, marikoiak, antxeta pelagikoak eta bestelako itsas-hegaztiak kostaldeko lerrotik inoiz baino hurbilago ikusteko aukera izan dugu.

zurriolaMelanoak

Antxeta burubeltzak (ichthyaetus melanocephalus) eta kaio ilunak (larus fuscus) Zurriolako hondartzan

Tenporal horiek hegazti batzuei behar bezala elikatzea eragozten die; beste batzuk, aldiz, etekina ateratzen diote eguraldi txarrari. Urumeako bokalean, adibidez, ehunaka antxeta aritu ziren elikatzen errekak ekarritako ur marroiaren gainean. Tarteka, zaparrada botatzen zuenean, Zurriolako hondartzan pausatzen ziren. Bertan, eguraldi txarrari etekina atera zioten beste hegazti batzuekin topatzen ziren, txirri zuriekin (calidris alba). Itxasoak arrastaka ekarritako alga, adar eta enborren artean animalia txikien bila zebiltzan.


zurriolatxirriak

Txirri zuriak Zurriolako hondartzan (calidris alba)


Txenada hankabeltzak atseden hartuta

Txenada hankabeltz (Sterna sandvicensis) bikote batek geldialdi labur bat egin zuen aurreko egunean Kontxako Badian. Migrazio helgaldia zela eta nekatuta omen zeuden, hemen egon ziren denbora gehiena arroka banatan pausaturik eman zutelako.

txenadatenis2

txenadatenis3Txenada hankabeltzak (Sterna sandvicensis) Kontxako Badian

Pase garaian Kontxako Badiara sartzen diren txenada hankabeltz gehienak arrantzan aritzen dira, energia metatu eta migrazioari berriz ekiteko. Hauek, ordea, atseden toki baten bila etorri ziren, nahiz eta patu bera izan, migrazioa.


Aliotak, badiako negutar fidelak

Oso gutxi dira Kontxako badian negua igarotzera etortzen diren hegazti-espezieak. Antza, badia honek ez die eskaintzen behar duten segurtasuna edota elekagai kopuru nahikorik.
Negutar fidelen artean aliota handia dugu. Urpekari trebe honek negu guztietan bisitatzen gaitu. Negu honetan bi ale dabiltza badian barrena, bata heldua eta bestea heldugabea. Denbora gehiena irla eta Haizearen orraziaren artean ematen dute arrantzan.

aliotport.JPGAliota handia (gavia immer) Donostiako portuaren aurrean


Kaspiar kaioak iritsiak dira

Udazken-negu honetako lehenengo kaspiar kaioak (larus cachinnans) iritsiak dira euskal kostaldera. Oraingoz, bi ale behatu dira. Bata lehengo ostegunean neronek ikusi nuen Urumean, eta bestea Ondarruko portuan aurkitu du Junkar Andrések gaur bertan.

Urumeako kaioa lehen neguko ale prototipikoa da, eta espeziearen ezaugarri guztiak erakusten ditu. Esan beharra dago zenbait ezaugarriri erreparatuta, alea benetan ederra dela gure kaio hankahorien aldean. Gorputzaren liraintasuna, arpegiaren hazpegi finak, eta kolore platinoko bizkar aldeko lumak edertasun honen adierazgarriak dira.

cachiFirstUrm

cachiFirstUrm2

cachiFirstUrm6

Lehen neguko kaspiar kaioa (larus cachinnans) Urumean


Euskal Herrian erregistratzen den bigarren baltikoko kaioa Urumean ikusia

Kaio ilunak (larus fuscus) ohiko bisitariak ditugu pase garian, udazkenekoan zein udaberrikoan. Egun horietan, bereziki eguraldia txarrak migrazio bidaia galarazten dienean, talde nabarmenak behatu daitezke gure hondartzetan, badian eta Urumean. Larus fuscus graellsi eta larus fuscus intermedius azpiespezieen aleak izaten dira, kaio ilunaren azpiespezierik zabalduenak.

Baina badago hirugarren azpiespezie bat, Larus fuscus fuscus edo baltikoko kaioa. Beste azpiespezieen aldean baditu berezitasun batzuk, morfologian, mudan zein migrazio-patroietan. Hori dela eta, batzuen ustez berezko espezietzat ere hartu liteke.

Baltikoko kaioa (Larus fuscus fuscus) Urumearen ahoan

Baltikoko kaioak Norvegian, Suedian, eta Finlandian kumatzen dira. Negua Ekialdeko Afrikan igarotzen dute. Ale gutxi batzuk soilik jotzen dute neguan Mendebaldeko Afrikara. Hori dela eta, Mendebaldeko Europako migrazio ibilbidean espezie hau ikustea oso zaila da. Euskal Herrian, adibidez, baltikoko kaioaren erregistro bakarra zegoen testu honetako baltikoko kaioa ikusi arte.

Baltikoko kaioa (Larus fuscus fuscus) Urumearen ahoan

Euskal Herrian erregistratzen den bigarren baltikoko kaioa Urumearen ahoan ikusi nuen, bertako kaio hankahorien talde txiki baten aldamenean lumajea txukuntzen ari zela. Aurrekoa 2015. urtean behatu zuen Alber Cama biologoak, Bilboko kostaldetik 10 miliatara itsasontzi batetik. Urumeako alea zein 2015ko hau Norvegiako kolonia beretik etorritakoak dira, Horsvaer artxipelagoan kokatua. Biek zeramaten eraztun banari esker jakin dugu datu hori. Urumeako kaioari buruz datu gehiago ditugu, 8 urte dituela, eta 2012. urtean Madrilen ikusi zela.

Urumeako kaioak azpiespeziearen ezaugarri guztiak betetzen ditu: Buztan luzea, moko fina, bizkar oso iluna, hanka motzak, luma primarietako puntu txuri txikiak, eta oraindik udako lumajeari eustea. Edozein modutan, badaude intermedius azpiespeziearen ale batzuk ezaugarri hauetako batzuk dituztenak. Hori dela eta, soilik baltikoko kaioen kolonia puru edo garbietan eraztundutako aleen zitak ematen dira segurutzat.


Antxetak eta kaio txikiak

Negu honetan ere kaio mokohorien (larus canus) presentzia nabarmena izaten ari da euskal kostaldean. Iazko bezainbesteko kopuruetan ez, baina aurreko urteetan baino ale gehiago bai iristen ari zaizkigu.

canusaLehen neguko kaio mokohoria (larus canus) Urumean

canusmelanoKaio mokohoria (larus canus), antxeta mokogorria (chroicocephalus ridibundus) eta antxeta burubeltza (larus melanocephalus) Urumean

Donostian zenbait ale ikusi ahal izan ditugu, gehienak Urumearen ahoan, eta askotan antxeta mokogorri (chroicocephalus ridibundus) eta antxeta burubeltzekin (larus melanocephalus) elkartuta. Azkeneko hauen presentzia oso nabarmena izan da, otsailaren bukaeran batez ere. Egun haietako euri-zaparrak zirela eta detritu dezente pilatu ziren Urumearen ahoan, eta kaio eta antxeta txiki asko bertara elikatzera gerturatu ziren. Antxeta hankabeltzak eta guzti sartu ziren Urumeara, kostaldera oso gutxitan hurbiltzen den espeziea.

canusRib2wBigarren neguko kaio mokohoria (larus canus) Urumean (Loiolako Erriberetan)

Antxeta burubeltz bisitari haietako bat oraindik badabil Santa Katalina zubiaren inguruan, gainera eztei lumaje ederra erakutsiz.

melanoDonAntxeta burubeltz (larus melanocephalus) heldua eztei-lumajean, Urumean


Ahots zakarreko hegazti iluna

Hegazti beltzaren adibide bat pentsatu beharko bagenu, ziur aski belearen irudia etorriko litzaiguke burura. Baina, kontuz, ikusten ditugun hegazti beltz hauetan guztietan bi espezie bereizten dira, nahiz eta kaletar eta baserritar askok kontrakoa uste duten. Belea edo belabeltza (Corvus corone) eta espezie honen senidea den bele handia edo erroia (Corvus corax) dira bi espezie hauek.

Bele handia eta belea zenbait ezaugarritan ezberdinak dira. Nabarmenena, begiratu batean antzeman daitekeena, tamaina litzateke, bele handia belea baino askoz handiagoa izanik. Horrez gain, bele handiak askoz urriagoak dira, eta labarretan kumatzen dira. Beleek, ordea, zuhaitzetan eraikitzen dute kabia.

erroiaDonostian bikote gutxi batzuk kumatzen dira, eta egun hauetan pausaleku garaietan karranka aurkitu ditzakegu bikotekidea erakarri nahian. Martuteneko elektrizitate-dorre baten gainean pausaturik bele handi eder bat behatu ahal izan nuen bere ahots zakarra lau haizetara zabaltzen ari zela.

erroia3Erroia (Corvus corax) Martutenen

Donostian bikote gutxi batzuk kumatzen dira, eta egun hauetan pausaleku garaietan karranka aurkitu ditzakegu bikotekidea erakarri nahian. Martuteneko elektrizitate-dorre baten gainean pausaturik bele handi eder bat behatu ahal izan nuen bere ahots zakarra lau haizetara zabaltzen ari zela.