Kaspiar kaioak iritsiak dira

Udazken-negu honetako lehenengo kaspiar kaioak (larus cachinnans) iritsiak dira euskal kostaldera. Oraingoz, bi ale behatu dira. Bata lehengo ostegunean neronek ikusi nuen Urumean, eta bestea Ondarruko portuan aurkitu du Junkar Andrések gaur bertan.

Urumeako kaioa lehen neguko ale prototipikoa da, eta espeziearen ezaugarri guztiak erakusten ditu. Esan beharra dago zenbait ezaugarriri erreparatuta, alea benetan ederra dela gure kaio hankahorien aldean. Gorputzaren liraintasuna, arpegiaren hazpegi finak, eta kolore platinoko bizkar aldeko lumak edertasun honen adierazgarriak dira.

cachiFirstUrm

cachiFirstUrm2

cachiFirstUrm6

Lehen neguko kaspiar kaioa (larus cachinnans) Urumean



Utzi iruzkina