Mokozabalen pasea, urtez urte gero eta biziagoa
Argitaratua: urria 11, 2020 Filed under: Uncategorized Utzi iruzkinaUdazken honetan oso nabarmena izaten ari da mokozabalen (platalea leucorodia) taldeen pasea Gipuzkoako kostaldean. Inoiz baino talde gehiago ikusten ari dira, eta egun askotan, gainera.


Espezie honen populazioa Mendebaldeko Europan nabarmen hazi da azkeneko urteotan, eta horren ondorioz, gero eta ugariagoa da Gipuzkoan pase-garaian. Hortaz, pentsa liteke datozen urteetan ere joerak berdin jarraitzea. Ea hala den.

[1] Champagnon, Jocelyn, Csaba Pigniczki, and Jelena Kralj. “An Overview of Eurasian Spoonbill Trends.” Proceedings of the IX Workshop of the AEWA Eurasian Spoonbill International Expert Group..