Antxetak eta kaio txikiak

Negu honetan ere kaio mokohorien (larus canus) presentzia nabarmena izaten ari da euskal kostaldean. Iazko bezainbesteko kopuruetan ez, baina aurreko urteetan baino ale gehiago bai iristen ari zaizkigu.

canusaLehen neguko kaio mokohoria (larus canus) Urumean

canusmelanoKaio mokohoria (larus canus), antxeta mokogorria (chroicocephalus ridibundus) eta antxeta burubeltza (larus melanocephalus) Urumean

Donostian zenbait ale ikusi ahal izan ditugu, gehienak Urumearen ahoan, eta askotan antxeta mokogorri (chroicocephalus ridibundus) eta antxeta burubeltzekin (larus melanocephalus) elkartuta. Azkeneko hauen presentzia oso nabarmena izan da, otsailaren bukaeran batez ere. Egun haietako euri-zaparrak zirela eta detritu dezente pilatu ziren Urumearen ahoan, eta kaio eta antxeta txiki asko bertara elikatzera gerturatu ziren. Antxeta hankabeltzak eta guzti sartu ziren Urumeara, kostaldera oso gutxitan hurbiltzen den espeziea.

canusRib2wBigarren neguko kaio mokohoria (larus canus) Urumean (Loiolako Erriberetan)

Antxeta burubeltz bisitari haietako bat oraindik badabil Santa Katalina zubiaren inguruan, gainera eztei lumaje ederra erakutsiz.

melanoDonAntxeta burubeltz (larus melanocephalus) heldua eztei-lumajean, Urumean



Utzi iruzkina