Mokozabal bakartia Donostian

Udazken hasieran Donostiako zeruan hegoaldera migratzen duten mokozabal zurien (platalea leucorodia) taldeak ikustea ez da zaila. Udaberrian honelako taldeak ikusteko aukerak urriagoak dira, eztei aurreko bidaia burutzeko bestelako estrategiaz baliatzen direlako gure begietara ikusezinagoak bilakatuz. Edonola ere, udazkenean zein udaberrian gure gainetik hegan pasatze hutsa ikustearekin konformatu behar gara, Donostian hegazti hauek geldialdi bat egiteko moduko hezegunerik ez dugulako. Hori dela eta, larunbat goizean sorpresa ederra hartu nuen Loiolako Erriberetan, bertan egunero elkartzen diren kaio hankahorien artean, mokozabal bat ikusi nuenean. Lehenengo begiratu batean kaioen artean oharkabean igaro bazitzaidan ere, prismatikoen laguntzaz begiak zorroztu ondoren, berehala antzeman nuen haren gorpuzkera berezia. Gainera, erabateko eztei-lumajea hartua zuen ale bat zen, bular aldean urrezko marra zabala eta buruan motots trinkoa zituena. Espero dezagun geldialdi inprobisatu hau egitera behartu dion ezustea larria ez izatea, eta bere helmugara problema gehiagorik gabe iritsi dadila.

mokozabalaMokozabal zuria (platalea leucorodia) Loiolako Erriberetan

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s