Kaio mokohoriak, negu honetako protagonistak

Aurtengo neguan inoiz baino kaio mokohori (larus canus) gehiago ikusten ari gara Donostian eta euskal kostalde osoan. Gorakada hau Kantauri itsaso osoan gertatzen ari da. Galiziako hondartza batean, adibidez, 20 ale batera ere behatu izan dira negu honetan. Donostian ikusi ditugun zenbakiak xumeagoak badira ere, negu garaian normalean erregistratzen diren kopuruak nabarmen gainditzen ari dira.

canushand3.JPGLehen neguko kaio mokohoria (larus canus) Urumearen ahoan

Urtarril osoan espeziearen presentzia kasik egunerokoa izan da, antxeta mokogorrien taldekide berria bilakatuz. Hasieran ale solteak baziren, duela aste pare bateko hotz-denboralearekin batera zenbait aletako taldetxoak ikusi ahal izan ditugu. Egun batean, adibidez, zazpi ale batera ikusi genituen Maria Kristina hotel aurreko harkaitzetan. Benetan kopuru harrigarriak dira, espezie hau negutar gisa oso urria baita gure kostaldean, eta ale solteak baino ez baitira ikusten normalean.

canustxik.JPGLehen neguko kaio mokohoria (larus canus) Urumean

Behaketa gehienak hotz-denboralearekin batera gertatu badira ere, ezingo genuke ezarri erabateko kausa-efekto erlazio bat bi gertaera hauen artean, Kantauri itsasoko beste toki batzuetan tenporal hura baino lehenagotik erregistratzen ari baitira espezie honen behaketa dezente.

canusheld2.JPGKaio mokohori (larus canus) heldua Urumean

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s