Txirri grisa, negutar berria Donostian

Udazken hasieran hiru txirri gris (Pluvialis squatarola) agertu ziren Urumearen ahoan. Ondorengo asteetan Donostiako beste hainbat tokitan behatu ziren hiru ale hauek; hondartzetan, Loiolako Erriberetan, eta Paseo Berrian. Negua Donostian igarotzeko asmoa zutela zirudien, eta horrela izan da, oraindik ere, hemendik ibiltzen direlako. Albiste pozgarria da, limikolo espezie gutxi etortzen zaizkigulako negua igarotzera Donostiara.

txirigris

txirigris3Txirri grisak (Pluvialis squatarola) Urumean

Guztira hiru espezie ari dira negua pasatzen Donostian azkeneko urteetan: harri-iraularia, kulixka txikia eta txirri iluna. Txirri grisa laugarrena izango litzateke. Ea datozen urteotan ere berriro etortzen diren, eta ohiko negutar bilakatzen diren.

Advertisements

One Comment on “Txirri grisa, negutar berria Donostian”

  1. Haritz-k dio:

    Ederra izango litzateke. Beti gabonetan noa Donostira.
    Saludos camperos.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s