Poloniako kaspiar kaioa Donostian

Kaio hankahorien artean gainerakoek baino moko eta hanka luzeagoak dituen kaspiar kaioa aurkitzea ariketa klasiko bat bilakatzen ari da azkeneko urteetan azaro aldean. Urteak pasa ahala gero eta ale gehiago iristen zaizkigu Kanatabriar itsasoko izkina honetara, nahiz eta oraindik oso espezie urria den gurean. Euskal Herrian 15 aleren bueltan behatzen dira urtean, horietako batzuk Urumean.
donegaztiankasppol Kaspiar kaioa (larus cachinnans) Urumean

 

Azken urteetako kaio honen behaketen gorakadaren arrazoi nagusia bere populazioa mendebaldera egiten ari den hedapenean aurkitzen dugu. Gaur egun, Polonia eta Alemaniakoak dira gure gertueneko koloniak, eta bertakoak izaten dira gure kostaldera gerturatzen direnak.

Horren erakusle da aurreko larunbatean tartetxo batez Urumearen ahoan atseden hartzen eta lumajea txukuntzen aritu zen Polonian eraztundutako kaspiar kaioa. Lehen neguko ale eder bat zen, espeziearen ezaugarri guztiak betetzen zituena: bi koloreko moko zuzena eta gonis leunekoa, buru erabat zuria, hanka luzeak, eta gris argiko bigarren generazioko eskapularrak, besteak beste.

 

donegaztiankasppol3Kaspiar kaioa (larus cachinnans) Urumean, kaio hankahoriez inguratuta

Eraztunari dagokion erregistro-fitxak Poloniako Kozielno herriko kolonian jaioa dela esaten digu. Kaspiar kaioak baino ez ugaltzen diren kolonia bat da, hau da, bestelako kaio espeziekin hibridatzen ez diren aleak soilik dituen kolonia bat. Gogora dezagun Alemania eta Poloniako beste zenbait koloniatan kaspiar kaioa kaio hauskara eta kaio hankahoriekin hibridatzen ari dela. Donostiara iritsitako ale hau kaspiar kaio garbia da, bere eraztunak eta morfologiak adierazten duten bezala.

 

Kaspiar kaio hau Urumeara heldutako bigarrena da udazken honetan. Lehenengoa azaroaren 3an ikusi zuen Alfredo Valientek Loiolan inguruan. Bere blogean behaketa dokumentatzen duten zenbait argazki aurkitu ditzakegu.

Espero dezagun ale gehiagoren bisitarekin gozatu ahal izatea hurrengo asteotan.

Advertisements

One Comment on “Poloniako kaspiar kaioa Donostian”

  1. Amaia Alzaga-k dio:

    Ederra eta eraztunduta! Zorionak!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s