Kaio hauskarak iritsi dira

Interes berezia eragiten didan espeziea da kaio hauskara (larus argentatus). Gure kaio hankahori  (Larus michahellis) ugarien artean antzemateko zailtasuna eta negutar urria izatea dira interes berezi horren atzean dauden arrazoiak.

Gure testuinguruan espezie honen identifikazioa zaila da tokiko kaio hankahoriaren oso antzekoa delako, batez ere, heldutasunera iritsi ez diren aleena. Orokorrean gure hankahoriak baino hanka laburragoak eta gorputz trinkoagoa ditu. Ale helduek, edo heldutasunera hurbilekoek, hanka arrosak, begi oso argiak eta bizkarralde gris argia dituzte.

argflacuchaLehen neguko kaio hauskara (larus argentatus) Urumean 2016ko urtarrilean

argflacuchauzt2Goiko ale bera Urumean 2016ko uztailean

Espeziea migratzaile partziala da, ale migratzaile gehienak goiko latitudetakoak direlarik. Iberiar penintsulan ez da ugaltzen, eta ugalketa sasioaren ondoren baino ez dira bertara gerturatzen. Etorritakoen jatorria ez dago garbi, eraztundun ale gutxi behatu ohi direlako. Gertuko tokietatik etorritakoak direla pentsa daiteke. Halere, ez dago garbi migrazio-prozesuaren ala dispertsio-prozesuaren ondorioz etorritako aleak diren. Iberiar penintsulara hurbiltzen diren ale gehientsuak lehen negukoak dira. Hortaz, dispertsio mugimendu bezala interpretatu liteke haien etorrera.

arg2016abuzKaio hauskara (larus argentatus) gaztea Zurriolako hondartzan 2016ko abuztuan

argkontxa3Lehen neguko kaio hauskara (larus argentatus) Kontxako hondartzan 2016ko irailean

Donostiara udazkenean iristen dira, ale gehientsuak lehen negukoak direlarik. Udaberriaren hasieran desagertzen dira. Aurreko udan, ordea, neguan etorritako ale batek uztailera arte iraun zuen gurean. Mari Cristina hotel pareko arroken ingurua gustuko zuen lehen neguko ale honek.

argheldurr2
argheldurrKaio hauskara (larus argentatus) heldua Urumean  2016ko urrian

Aurtengo udazkeneko lehenengo aleak ikusten hasiak dira Donostian. Lehen negukoak zein ale helduak behatzeko aukera izan dugu hondartzetan eta Urumean. Bi helduak azkeneko bi urteetan etorriak da Donostiara negua igarotzera. Aurten ere gauza bera egingo dutela dirudi. Hirugarren neguko lumajea zutelako agertu ziren duela bi urte.

argheldurr10_1

argheldurr10_2
Kaio hauskara (larus argentatus) heldua Urumean 2016ko urrian
Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s