Limikoloen pasea

Azkeneko asteetan ipar aldera migratzen ari diren limikoloen pasearen lekukoak izan gara. Talde handienak hezegunetan elkartzen badira ere, Donostian ere aukera izaten dugu zenbait espezie behatzeko. Paseo Berrian, hondartzetan eta Urumean topatu ditzakegu. Bisitari gehienek atseden labur bat baino ez dute hartzen. Beste batzuk, ordea, denbora luzeagoa ematen dute gurekin. Atseden hartzeko ez ezik, elikatzeko ere baliatzen dute geldialdia.

txirrihandiak2016Txirritxo handiak (Charadrius hiaticula) Urumean

txirrizuri2016Txirri zuria (Calidris alba) Urumean

txirri2016Txirri arrunta (Calidris alpina) Urumean

Urumean hiru espezie ikusi ahal izan ditugu egun hauetan bezterretako harrietan elikatzen; lau txirritxo handi (Charadrius hiaticula), txirri zuri bat (Calidris alba), eta txirri arrunt bat (Calidris alpina). Paseo Berrian eta Santa Klaran zenbait kurlinta bekaindun (Numenius phaeopus) porturatu dira. Paseo Berrikoa karramarroak ehizan jardun zuen denbora luzez. Jan aurretik, hankak eta haginak kentzen zizkien trebetasun handiz, mokoa soilik baliatuta.

kurlinka2016

kurlinka22016Kurlinta bekainduna (Numenius phaeopus) Paseo Berrian karramarroak jaten

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s