Pagausoa Donostian egonkortzen

Kontrapasa desagertu zenez geroztik pagausoaren polulazioa berreskuratzen hasi zen Gipuzkoan, eta baita Donostian ere. Bi gertagariak denboran koinziditzea ez da kasualitate hutsa, bata bestearen ondorioa izan zela pentsatzeko arrazoiak begibistakoak direlako. Kumatze garaian ongietorria tiroka egiteak mesederik ez zion egingo espeziearen finkatzeari.

pagausoLoiola.JPGPagausoa (Columba palumbus) Loiolan

Gau egun, Gipuzkoako basoetan erraz topatu dezakegun espezie bihurtu da. Donostiako arboladietan ere gero eta ugariagoa da. Miramonen, Errondon, Loiolan eta Ulian, adibidez, zalapartari dabiltza egun hauetan, urrumaka, eta baita habia eraikitzeko materiala biltzeko lanetan. Espeziea lehen baino ugariagoa izateaz gain, fidakorragoa ere bada, gizakion presentziarekiko toleranteagoa delarik.

pagausoUli.JPGPagausoa (Columba palumbus) Ulian

Advertisements

One Comment on “Pagausoa Donostian egonkortzen”

  1. rafasaiz-k dio:

    Igara inguruan ere arrunt ikusten dira duela zenbait denboratik hona. Berdin Usurbil aldeko haranetan, Orio inguruan eta Zarauzko arro zabalean ere. Poza ematen du.

    Ehiztariek berek ere konturatu behar lukete natura ondo kontserbatua izatea mesedegarria zaiela, baina horretarako beren jardunari muga jarri behar diote.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s