Arrano arrantzalea, kaioek espero ez zuten bisitaria

Egunero bezala hankahori talde bat ari zen bainatzen Urumean, burdinazko zubitik zenbait metrora gora. Bainatuta zirenak Deustuko Unibertsitatearen aurreko lohi-hondartza txikian zeuden pausaturik. Bat-batean, denek ihes egin zuten hegan, ziztu bizian.

arranoarrantzale.JPGArrano arrantzalea (Pandion haliaetus) Loiolako Erriberetan

Zerura begiratu eta gero jakin nuen uxaldiaren arrazoia. Harrapakari baten silueta antzeman nuen. Urumeatik ibili ohi zen arrano txikian pentsatu nuen lehenengo momentuan. Oker nengoen, arrano arrantzale bat zelako. Ibaiaren gainetik hegan segitu zuen Loiola aldera. Bertan ere kaio guztiak xahutu zituen. Ziur askoi, nik bezala, Urumeako arrano txikiarenarekin nahastuko zuten hegazti honen silueta.

arranoarrantzale2Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) Loiolako Erriberetan

 

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s