Txenada hankabeltzak atseden bila Donostian

Pare bat txenada hankabeltz (Thalasseus sandvicensis) ikusi genuen atzo Donostian. Bata, badian aritu zen arrantzan goizean zehar. Arrantza saioen artean buia batean pausatzen zen. Bestea, arratsaldean aurkitu genuen Urumearen ahoko harkaitzetan, atseden hartzen eta lumajea txukuntzen.
txenada2
Txenada hankabeltza (Thalasseus sandvicensis) Kontxako badian

Luma primarioei erreparatuta jakin genuen bi ale ezberdin zirela. Badiakoa, luma primario ilunak zituena, lehen negukoa zen. Urumeakoa, ordea, heldua zen, hegoen zuritasunak adierazten zuen bezala.

txenadaurmTxenada hankabeltza (Thalasseus sandvicensis) Urumean

Biak nekatuta zeuden, txenadak oso gutxitan pausatzen baitira. Lehengo eguneko bezalako tenporal bati aurre egiteak energia gastu ikaragarria eragiten die itsas hegaztiei.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s