Antxeta pelagikoa Urumean

Ohitura pelagikoetako kaioa da antxeta hankabeltza (rissa tridactyla). Lurra, kumatze garaian eta tenporalek behartzen dutenean soilik zapaltzen dute. Itsaso zabala gustuko duen hegaztia da, eta gure inguruan habia-egilea ez denez, itsaso zakarreko egunen zain egon behar espezie polit hau kostaldetik behatu ahal izateko.

kitiw4

kitiw3.JPGAntxeta hankabeltza (rissa tridactyla) Urumean

Duela hamarkada gutxi batzuk arte negu garaian bisitari ugaria zen Donostian. Urumearen ahoan eta portuan hamarnaka zenbatzen ziren tenporal egunetan. Gaur egun, ordea, oso ale gutxi ikusten dira, eta betiere kostaldetik. Badiara eta Urumeara ale bakartiak, eta oso noizbehinka gainera, sartzen dira. Mundu mailako populazioak behera egin izana jaitsiera honen arrazoietako bat izan liteke.

kitiw1

kitiw2Antxeta hankabeltza (rissa tridactyla) Urumean

Duela astebete, Maria Cristina hotel aurretik pasatzen ari ginela Javier Ferreres eta biok, eta bera lehen aipatutako garai hartako antxeta hankabeltzen ugaritasuna kontatzen ari zitzaidala, antxeta heldu bat topatu genuen gure muturren aurrean, harrietan pausaturik. Ale bakarra bazen ere, Javierrentzat berpiztutako oroimen bat bezalakoa izan zen behaketa. Gurengandik oso gertu egon zen lumajea txukuntzen aritu zen bitarte laburrean. Eremu arrotzean balego bezala, itsaso zabalera itzultzeko gogoz ziztu bizian desagertu zen.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s