Pottorro ausarta eta dotorea

Pottorroak ikusteko negu ona izaten ari da aurtengoa. Donostiako badian, eta portuan ere, eguneroko hegaztia bihurtu da negu honetan. Egunen batean hiru ale batera ere ikusi dugu.

Pottorroa (alca torda) Kontxako badian

Atzo mendebaldeko haizea gogor jotzen ari zela pottorro berezi bat porturatu zen badian, Kontxako hondartzatik hurbil, olatuak apurtzen ari ziren lerroan. Urpean igerian eta tarteka hegaldi laburrez Nautikoaren ingurura gerturatzea lortu zuen. Ez zuen espero olatuak toki horretan oraindik arriskutsuagoak zirenik. Bi olatuk, bata bestearen atzean, Nautikoko eskaileretako zutabeen kontra joz astindu zuten hegaztia. Mirakuluz, tranpa horretatik ihes egin zuen, babesa moilako harrietan topatuz. Korrontearen kontra igerian portuko ahora iritsi zen. Portu barruan behar zuen lasaitasuna aurkitu zuen azkenean.

pottorroudako2

pottorroudakoPottorroa (alca torda) Donostiako portuan

Odiseaz gain pottorro honek bazeukan beste berezitasun bat, lumajea. Eztei lumajea zeukan, oso ezohikoa delarik iberiar penintsulan ikusten diren pottorroetan. Kontrastea egiten zuen eztei lumaje dotoreak neguko tenporal baten testuinguruan.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s