Ameriketako kaioa eta Europako bere laguna

Kaioak kostaldeko hegaztiak badira ere, itsaso gaineko bidaia luzeak egiteko gai dira, batzuetan ozeanoak ere zeharkatuz. Europara, adibidez, urtero iristen dira kaio migratzaileak Ipar Ameriketatik. Oso ale gutxi izaten dira, Ameriketako kaioen ohiko migrazioa kontinentean bertan gertatzen baita. Ezohiko migrazio transatlantiko hauek azaltzeko metereologia eta arrantza-ontzien trafikoa aipatu ohi dira.

delawarecan2

delawarecanDelawareko kaioa (Larus delawarensis) eta antxeta mokohoria (larus canus) Urumean

Kaiozaleentzako opari ezinhobea bilakatzen da beste kontinente bateko kaio bat behatu ahal izatea. Euskal Herrian ere bisita berezi hauetaz disfrutatzeko aukera dugu, euskal kostaldera urtero iristen baitzaizkigu Ameriketako kaioak. Gutxi batzuk negu osoa igarotzen dute gurekin, Ondarroara azken urteotan etortzen ari den Ameriketako kaio hauskarak bezala. Dena dela, Ameriketatik bisitatzen gaituzten ia kaio guztiak oso denbora laburrean geratzen dira gurekin.

delaware1Delawareko kaioa (Larus delawarensis) Urumean

Iaz, Donostian, Ameriketako hiru espezie behatu genituen Urumearen ahoan. Urtea hasi besterik ez denean dagoeneko espezie bat ikusi dugu Urumean, Delawareko kaio (Larus delawarensis) bat. Urtarrilaren hasieran behatu genuen Javier Ferreresek eta biok, mendebaldeko haizea zebilen egun batean. Delawareko kaioa (bigarren negukoa), adiskide berezi batekin etorri zen, antxeta mokohori (larus canus) bat (lehen negukoa), Iparraldeko Europako kaio bat, gure kostaldera oso noizbehinka hurbiltzen dena. Irudi harrigarria zen, bi kaio berezi elkarren ondoan pausaturik Urumearen ahoko harri baten gainean. Bost minutu baino ez ziren pasa itsaso aldera hegan egin zutenean.

delawarecan3Delawareko kaioa (Larus delawarensis) eta antxeta mokohoria (larus canus) Urumean

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s