Aliotak Kontxako badian

Kopuru txikietan hurbiltzen badira ere, ohiko neguko bisitaria dugu aliota handia (gavia immer) Kantauriko kostaldean. Urrunetik etorritako migratzailea da, kolonia gertuenak Islandian eta Groenlandian dituelarik. Kumatze garaian lakuetan bizi dira. Negua igarotzeko, aldiz, badiak eta itsasadarrak nahiago dituzte. Aurten, Kontxako badia aukeratu dute hiru aliotak. Arrazoia janariaren ugaritasunean egon daiteke, etengabe arrain txikiak eta karramarroak harrapatzen ikusten baititugu.

aliota1

aliota2Aliota handia (gavia immer) Kontxako badian

Bi ale portuan egoten dira. Bata, handiena, heldua da, eta bestea gaztea, migrazio-garaian ohiko konbinazioa. Heldua Itsas Enara Ornitologia Elkarteko zenbait kidek harrapatu behar izan genuen lepoaren inguruan korapilatuta zeuzkan pita eta amuak kendu ahal izateko. Artean urpean igeri egiteko trabarik egiten ez bazion ere, epe laburrera zauria konplikatu zitekeelakoan kendu zitzaion korapiloa.

aliota3
Aliota handia (gavia immer) Kontxako badian arrantzan
Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s