Lau hostoko kaioa hiru hostoko kaioen artean

Hotza agertzearekin batera ezohiko kaioak gerturatzen hasi zaizkigu. Bertako kaio hankahorien artean ezkutatzen dira, kaiozaleentzako soilik detektagarriak direlarik, gure hankahoriekiko dituzten diferentziak oso txikiak baitira kasu batzuetan. Ezjakin batentzako tanta itsaso batean izan daitekeena kaiozale baten begietara lau hostoko hirustak dira ezohiko kaio hauek.

kaspblog5

kaspblog4Kaio kaspiarra (Larus cachinnans) Urumean

Aurreko astean horrelako lau hostoko hirusta aurkitu nuen Urumearen ahoan. Kaio kaspiar (Larus cachinnans) eder bat zegoen arroka batean pausaturik bertako zenbait kaio hankahorirekin batera. Bere burualde zuri nuklearrak, zilar argi koloreko bizkarraldeak eta hanka luzeek berehala erakarri zidaten arreta. Ez zegoen zalantzarik, kaio kaspiarraren lehen neguko ale bat zen, espeziearen ezaugarri guztiak modu nabarmenean biltzen zituena, gida bateko marrazki baten modukoa.

kaspblog3

kaspblog2Kaio kaspiarra (Larus cachinnans) Urumean

Kaio kaspiarra gaur egun bitxikeritzat dago katalogatuta iberiar penintsulan, urte osoan oso ale gutxi zenbatzen direlarik. Donostian bi aldiz behatu genuen aurreko neguan, Urumean. Ale hauen jatorria jakitea ez da erreza, baina pentsatu liteke Alemania eta Poloniako populazioetik datozela, horiek baitira hemendik gertuenak, nahiz eta populazio nagusiak Errusian eta Ukranian egon, Itsaso Beltzaren eta Kaspiar Itsasoaren inguruan.

Advertisements

One Comment on “Lau hostoko kaioa hiru hostoko kaioen artean”

  1. Haritz-k dio:

    Ongi ikusita!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s