Kaio beltzak Urumean

Atzo bi kaioren irudiak nagusitzen ziren ehunka kaio hankahorien artean Urumearen ahoan, denak itsasbeherak agerian utzitako harkaitzetan pausaturik, Maria Cristina hotelaren inguruan. Ezohiko tamainako bi kaioek atentzioa ematen zuten, bikotekideak gainerako hankahorien gurasoak balira bezala. Bi kaio beltz (larus marinus) ziren, adin ezberdinetakoak; bata lehen negukoa eta bestea hirugarren negukoa. Urumean egon ziren tarte laburrean lumajea txukuntzen eta elikatzen aritu ziren, gainerako kaio ahulagoak arrastoan sartuta zeuzkatelarik.
kaiobeltz3cy
Hirugarren neguko kaio beltza (larus marinus)
kaiobeltz1cy
Lehen neguko kaio beltza (larus marinus)
Kaio beltza Europako kaiorik handiena da, eta Kantauriko kostaldean bikote gutxi batzuk kumatzen badira ere, ipar aldetik etorritako ale migratzaileak izaten dira iberiar penintsulan, eta Donostian ere, udazkenean eta neguan behatzen ditugunak. Donostian bizpahiru alek igarotzen dute negua urtero. Dena dela, ia ikusezinak dira, gure hondartzetara eta Urumearen ahora oso gutxitan sartzen direlako. Beren jaioterrietan ez bezala hemen mesfidatiak dira gizakiarekiko, liskarzale itxura hori izanda ere.

 

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s