Neguan ikusitako kaio hauskaren laburpena

Negua joan zenean kaio migratzaileak ikusteko garaia ere amaitu zen. Geroztik migrazioan atzeratuta dabiltzan kaio ilun solteak baino ez dira ikusten Donostian.

1cywithamerLehen neguko kaio hauskara martxoan astebetez Donostian izandakoa

1cytxurLehen neguko paseko kaio hauskara urtarrilean ikusitakoa

Neguko bisitarien artean espezie urriak zein ugariak aurkitzen ditugu Donostian. Urrien artean kaio hauskarak (Larus argentatus) ditugu, gure hankahorien hanka arrosadun lehengusuak. Oso kopuru txikietan agertzen dira Donostian, kasu gehienetan ale bakartiak direlarik. Urritasun horrek eta hankahorietatik bereizteko zailtasunak, ale gazteak batez ere, erronka erakargarri bihurtzen dute espezie honen behaketa.

arghan3cy2 Bigarren neguko paseko kaio hauskara, Urumean martxoan ikusitakoa

Donostian ikusten diren ale gehienak pasekoak diren arren, batzuk negu osoa edo parte bat igarotzen dute gurekin. Paseko aleek, ordea, minutu edo ordu batzuk baino ez dute hemen geratzen, energia hartzeko behar-beharrezko denbora-tartea.

arcy3bikberDonostian urtarriletik martxora arte egondako kaio hauskara

Joan den neguan bi kaio hauskara geratu dira Donostian denbora luzean, eta hirugarren bat astebetez izan dugu. Goiztiarrena, eta baita egonaldi luzeenekoa, abuztuan agertu zen Donostian, bigarren udako lumajea zuelarik. Martxora arte egon da gurekin, denbora tarte horretan izandako lumaje aldaketaren lekukoak ginelarik. Urtarrilean, beste kaio hauskara bat porturatu zen Donostian. Hau ere hirugarren negukoa, eta aurrekoak bezala martxoan alde egin zuen. Hirugarren bisitariak, martxoan ikusitako lehen neguko kaio hauskara eder bat, astebete igaro zuen Donostian.

argZurarg3morf22014ko abuztutik (goiko argazkia) 2015ko martxora (beheko argazkia) arte Donostian izandako kaio hauskara

Paseko aleei dagokionez esan beharra dago oso gutxi antzeman ditugula. Lehen neguko bi ale, urtarrilean batera behatutakoak; martxoan ikusitako bigarren neguko ale bat; eta azkenik, martxoaren bukaeran ikusitako ale heldu bat, Maria Cristina hotelaren aurrean hankahorien artean lumajea txukuntzen aritu zena. Kaio hauskarak urriak badira gure inguruan, are arraroagoak dira ale helduak, heldugabeek baino gutxiagotan migratzen dutelako. Hortaz, neguko kaio migratzaileak ikusteko garaia bukatzeko behaketa borobila.

heldu

hausheld5Martxoaren bukaeran ikusitako kaio hauskara heldua

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s