Zikoinak ez ohiko egunetan

Hegazti migratzaileen artean zikoina zuria (Ciconia ciconia) dugu bueltako bidea goizen egiten dutenetakoa, abendu eta apirilaren artean. Dagoeneko pase epea pasata dago, eta egun hauetan gure inguruan zikoinak ikusteak bi irakurketa izan ditzake; paseko ale berantiarrak dira, ala gure inguruan kumatzeko asmotan dabiltza. Bigarren hipotesia oso esanguratsua izango litzateke baieztatuko balitz, gure lurraldean, Gipuzkoan, espezie hau, inguruko lurraldeetan ez bezala, ez delako ugaltzen.

zikoinamiramon1 zikoinamiramon2Zikoina zuria (Ciconia ciconia) Miramonen

zikoinaantiguZikoina zuriak (Ciconia ciconia) Antiguo gainetik

Joan den ostegunean, Zubieta gainetik ikusi nuen ale bat hegan Buruntza aldera joan zena. Larunbat goizean beste ale bat behatu zuten Igaran, Orio aldera hegan egin zuena. Larunbat arratsaldean bikote bat pasa zen Miramonetik Antiguorako bidean. Ez ohiko norabideak dira, paseko zikoinak Frantziarako bidea jarraitzen dutelako, helmuga han bertan edo Europako beste herrialde batzuetan dutelarik. Helmuga Gipuzkoan izango ote dute oraingoan?

zikoinazubZikoina zuria (Ciconia ciconia) Zubietan

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s