Migratzaile txikiak; tamainak ez du axola

Dagoeneko bueltako bidean daude negua Iberiar penintsulan eta Afrikan igaro duten hegazti migratzaileak. Lasterketa bat balitz bezala, denek ahalik eta azkarren bueltatu nahi dute beren kumatze-eremuetara. Asko dago jokoan; lehenengoa izateak, adibidez, habia egiteko toki onena aukeratzea suposatu dezake. Dena dela, bakarrik bizirik iristea gairapentzat hartu daiteke asko bidean hiltzen direlako. Ezin dugu imajinatu zenbat oztopo gainditu behar dituzten animalia hauek.

Migrazio-bidaia hauek harrigarriak badira, askoz harrigarriagoak bihurtzen dira txori txikiek burutzen dituztenean: Zikoinak edota arrano arrantzaleak bezalako hegazti sendoak milaka kilometroak egiten irudikatu dezakegun bitartean, ez zaigu buruan sartzen nola hamalau zentrimetroko hegazti niniño bat ere kapaza den itxasoa, basamortua, ekaitzak, zein bestelako oztopoak gainditzeko milaka kilometroko ibilbide neketsu baten zehar.

buztanturi3Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe) emea Urumearean ahoan

Buztanzuri arrunta dugu migratzaile txiki horietako bat, negua Saharatik behera igarotzen duena, Sahel eskualdean. Alaskan bizi diren buztanzuriak ia 15.000 km egiten dituzte Siberia eta Arabiako basamortua zeharkatuz. Europako aleak ere ez dira motz geratzen eta oztopo ugari gainditu behar izaten dituzte. Italia eta Espainatik jaisten dira Afrikara, Alemaniako aleak GPS bidez jarraituz (Schmaljohann et al., 2012) egiaztatu denez. Afrikarako bide horretan Donostia aurkitzen da, eta hori dela eta zenbait ale ikusten ditugu urtero pase garaian.

Duela bi aste lau ale antzeman nituen Urumearen ahoko arkaitzetan pausaturik, beharrezko atsedena hartzen hainbat kilometro egin ondoren. Lumajeari erreperatuz bi eme eta bi ar bereizi zitezken. Arrak marra beltza du begiaren inguruan, karatula baten modura. Emeak, ordea, marra argia du. Bi bikote ote ziren?

buztanturi2   
buztanturi1Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe) arrak Urumearean ahoan

Buztanzuri taldetxoarekin batera beste migratzaile bat aurkitu nuen ibai ertzeko arkaitzetan: paparraurdina (Luscinia svecica), lepo aldea urdin kolerekoa duen txori erakargarria. Buztanzuriak baino biziago zebilen, uneoro arkaitz batetik bestera saltoka. Denbora gutxira, ohartu nintzen guztira hiru ale zeudela, denak saltari; Lepoko zapi urdineko bi ar, eta kolore goibelagoko eme bat.

paparbuztanBuztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe) eta paparrurdina (Luscinia svecica) Urumearean ahoan

Paparraurdin batzuk migrazioan Afrikaraino iristen badira ere, gehienak Iberiar penintsulako hegoaldean gelditzen dira. Donostiatik pasatzen diren gehientsuek Frantziako mendebaldean dute jatorria. Europan bi subespezie bereizten dira: L. s. namnetum Frantziako mendebaldean kumatzen dena, eta L. s. cyanecula Erdialdeko Europatik Bielorrusia eta Ukraniara arte ugaltzen dena. Migrazio-garaian Kantauri isurian ikusten diren ale gehienak L. s. namnetum subespezikoak dira (Arizaga et al., 2006). Hortaz, suposatu dezakegu Urumeako aleak -eta iaz data eta toki berean Alfredo Valientek ikusitakoek–  Frantziako mendebaldean zutela helmuga.

paparurdhempaparurdhar Paparrurdina (Luscinia svecica) emea eta arra Urumearean ahoan

Arizaga, J., Campos, F., & Alonso, D. (2006). Variations in wing morphology among subspecies might reflect different migration distances in Bluethroat. Ornis Fennica, 83(4), 162. ISO 690

Schmaljohann, H., Buchmann, M., Fox, J. W., & Bairlein, F. (2012). Tracking migration routes and the annual cycle of a trans-Sahara songbird migrant. Behavioral Ecology and Sociobiology, 66(6), 915-922. ISO 690

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s