Kaio-uholde izugarria Urumearen ahoan

Ehunaka zenbatu zitezkeen aurreko astean Urumearen ahoaren inguruan elkartu ziren kaioak, aspaldi ikusi gabeko kopuruetan. Kontzentrazioaren tamaina ez zen berezitasun bakarra, taldearen osaketan ere ezustekoak aurkitu genituen. Elkartutako kaio gehienak antxeta burubeltzak (Ichthyaetus melanocephalus) ziren,  Donostian oso gutxitan, beti pasean, eta oso kopuru txikietan ikusten diren kaioak, goragoko latitudeetan kumatzen direnak. Kopuru askoz txikiagoetan izanik ere, Atlantikoaren bestaldeko kaio bisitariak ere izan genituen; bonaparte antxeta (Chroicocephalus philadelphia) bat, Franklin antxeta (Leucophaeus pipixcan) bat, eta Ameriketako kaio hauskara (Larus smithsonianus) bat. Ameriketatik etorritako kaio hauek bai ez genituela espero. Europan kaio amerikanu bat ikustea zaila bada, zer esanik ez, hiru espezie ezberdin toki berean eta hain denbora tarte laburrean. burubelsar1

burubelsar3Antxeta burubeltzak (Ichthyaetus melanocephalus), udako lumajea dutelarik, Urumean

Kaio-uholde honen gakoetako bat joan den asteko euriteetan aurkitzen dugu. Etengabeko euriteek eragin nabarmena izan zuten gure ibaietan. Batzuk, Urumeak bezala, gainezka egin zuten materia organiko ugari kostalderaino eramanez. Horren ondorioz, Urumearen ahoa jatetxe inprobisatu bihurtu zen itsas-hegazti oportunista hauen gozamenerako. Bankete honetan tokiko kaioek ez ezik okasiorako hurbildutakoek ere parte hartu zuten. burubelsar7

burubelsar8Antxeta burubeltzak (Ichthyaetus melanocephalus) Kursaal eta Paseo Berriaren artean

burubelsar4Antxeta burubeltzak (Ichthyaetus melanocephalus) Urumean

Ostegun eguerdian antzeman zituen Javier Ferreresek lehengo kaio bisitariak, 200 kaio burubeltz Urumearen ahoan. Benetan kopuru harrigarria, arratsalderako 300era igo zena.  Janari ugaria zegoen uretan eta oportunista hauek ez zuten aukerarik galdu, eta denbora aurrera joan ahala ale gehiago iristen ziren Urumearen ahora. Paseo Berria eta Kursaaleko espigoien aurrean elikatzen ziren talde banatan, kaio hankahori eta antxeta mokogorriekin batera.

burubelsar2Holandan (Ijsselmeer) 2011an eraztundako antxeta burubeltza 2012an Marokon (Dahkla) ikusia

Ostiral arratsaldean 1000 antxeta burubeltz zenbatu zituen Alfredo Valientek, 400 inguru Maria Cristina Hotelaren parean pausaturik. Bertan zeudela irakurri ahal izan genituen zenbait eraztun, oso informazio interesgarria lortuz: Eraztundun kaioen jatorriak honakoak ziren ugaritasunaren araberako ordenan: Frantzia, Belgika, Holanda, Alemania, Hungaria eta Polonia.

smith3Ameriketako kaio hauskara (Larus smithsonianus) Urumean

canusKaio mokohoria (Larus canus) Urumean

Europako kaio burubeltzen artean bazegoen lehen neguko kaio hauskara eder bat, itxura berezikoa, oso marroixka. Egun batzuk geroago jakin dugu Ameriketako kaio hauskara (Larus smithsonianus) bat zela. Hondarribian ale bera ikusi dute kaiozale batzuk, eta bere morfologiaren azterketa sakona egin ondoren ondorio horretara iritsi dira. Gipuzkoan espezie honen lehenengo behaketa izango litzateke Donostiako hau. Burubeltzen artean ere beste ez ohiko kaio bat topatu genuen, hau ordea, Europa iparraldetik etorria; lehen neguko kaio mokohori (Larus canus) bat.

bonaparteBonaparte antxeta (Chroicocephalus philadelphia) Urumean (Egilea: Juan Arizaga)

franklinFranklin antxeta (Leucophaeus pipixcan) Urumean  (Egilea: Juan Arizaga)

Larunbat goizean antxeta burubultzen kopurua jaitsi zen. Sorpresa segidak, ordea, ez zuen etenik. Juan Arizagak bonaparte antxeta (Chroicocephalus philadelphia) bat ikusi zuen, Ameriketatik etorritako beste kaio bat, eta handik gutxira, beste kaio berezi bat behatu genuen berak eta biok; Franklin antxeta (Leucophaeus pipixcan) bat, hau ere Ameriketakoa. Ziur aski Plaiaundin ikusten ari den ale bera da. Ezinezkoa zirudien ordubeteko tartean Ameriketako bi kaio ikusteak. Urteak igaroko dira horrelako kaio ikuskizun bat berriro ikusi arte.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s