Ubarroiak, iparraldera itzultzeko jantzita

Hamabost ubarroi handik (Phalacrocorax carbo) igarotzen dute negua Donostian. Kontaketa erreza da denek elkarrekin egiten dutelako lo toki berean, Loiolako Erriberetako zuhaitz pare batean. Eguna argitzen duen heinean arrantza-eremuetara joaten dira hegan, banaka edo taldeka. Batzuk Urumean gelditzen dira, besteak kostaldera ateratzen dira. Hori da haien eguneroko ohikeria gure artean dauden bitartean. Laster, ordea, errutina hori utzi eta migrazio bidaiari ekingo diote. Izan ere, batzuk lumajea prestatua dute migrazio horren ondorengo egin-beharrekorako, bikotekidea topatzeko alegia. Gorputz osoko lumajeak urdin-tonuak hartzen ditu. Hanken gainean, bi alboetan, orban zuri bana agertzen zaizkie. Buruan ere aldaketa nabarmenak izaten dituzte. Lumazko gandor bat ateratzen zaie garondokoan, eta buru aldeko lumak zuri bilakatzen dira. Lumaje ederra dela ezin uka.

ubarroiezte1

ubarroiezte2Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo) Urumean

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s