Galtzerdi arrosak eta begi argiak

Abuztuaren bukaeran kaio hauskara bat antzeman zen Urumean, ondoren zenbait alditan ikusi zena, eta auskalo oraindik gure hankahorien artean segitzen duen. Ale hura hirugarren negukoa zen, txori kontuetan hasiberrientzako adin bereko kaio hankahori batetik zaila bereizteko. Asier Aldalurrek zenbait gako eman zituen bere blogean adin horretako kaio hauskarak eta hankahoriak bereizi ahal izateko.

Atzo beste kaio hauskara bat porturatu zen Donostian, Urumearen ahoko harrietan, eta berriro ere ale ez heldu bat. Oraingoan bigarren neguko kaio bat izan da, uda bukaeran etorritakoa baino urtebete gazteagoa. Lehen begiratuan aurreko aleak eta oraingoak berdinak badirudite ere, badaude zenbait berezitasun adin aldea jakinarazten digutena. Atzoko kaioaren luma tertziarioen kolorea, adibidez, oso iluna zen hirugarren neguko ale batentzako.

hauskara3

hauskara2Bigarren neguko kaio hauskara (Larus argentatus) Urumean

Hankahorietatik errez bereizten zen, bizkarreko lumak eta, batez ere, begiak oso argiak zituelako. Egia esan, atentzioa ematen zuen begien argitasunak.

hauskara4
Bigarren neguko kaio hauskara (Larus argentatus) ondoan kaio hankahoria duelarik Urumean

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s