Negu garaia kaio erraldoien garaia

Donostian udazkenera arte itxaron behar dugu Europako kaio espezierik handiena ikusi ahal izateko. Kautauriko kostaldean bikote gutxi batzuk kumatzen hasi badira ere, iberiar penintsulako kostaldetik neguan mugitzen diren ale gehientsuak iparraldetik datoz.

kaiobeltzDon2Kaio beltza (larus marinus), bigarren negukoa, Urumean

kaiobeltzDon3Kaio beltza (larus marinus), lehenengo negukoa, Urumean

Urumearen ahora noizbehinka sartzen da aleren bat Maria Cristina aurreko harrietan bertako kaio hankahorien artean pausatu eta lumajea txukuntzeko. Udazkena hasi denetik bi kaio beltz ikusi dira Urumearen ahoan egun banatan. Bata lehen negukoa zen, eta bestea bigarren negukoa Alfredo Valientek lokalizatu zuena.

kaiobeltzDon4

kaiobeltzakBi kaio beltz (larus marinus), heldua eta lehenengo negukoa, Kontxako hondartzan

Kontxako badia ere kaio beltzek gustuko duten tokia da. Ale heldu bat, adibidez, zenbait egunetan behatu dut badiaren inguruan. Atzo goizean Kontxako hondartzan hurbiletik ikusteko aukera izan nuen. Ale gazte baten ondoan zegoen, goizero hondartza ertzean lumajea txukuntzeko elkartzen diren kaio hankahorien eta kaio ilunen taldetik metro gutxira. Benetan erraldoiak ziruditen biek, gazteak zein helduak, kaio hankahorien eta kaio ilunen aldean. Heldua zertxobait handiagoa zen, eta beldulgarriagoa ere, begirada sarkorrekoa.

kaioebelKaio beltza (larus marinus), kaio ilunak eta kaio hankahoriak Kontxako hondartzan

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s