Laugarren limikoloa

Esku bateko atzamarrekin zenbatu daitezke negua Urumean igarotzen duten limikolo espezieak: hiria zeharkatzen duen ibaiaren tarte osoan ikusi daitezkeen kuliska txikiak (actitis hypoleucos), eta ahoaren bazterretako arroketatik ibiltzen diren harri-iraulariak (arenaria interpres) eta txirri ilunak (calidris maritima).

kuliskazuria

kuliskaKuliska zuria (tringa nebularia) Loiolako Erriberetan

Negu honetan lagurren espezie bat gehitu beharko genioke limikoloen zerrenda laburrari; azkeneko asteotan ikusten ari naizen kuliska zuri (tringa nebularia) bat. Deustuko Unibertsitate eta Mundaiz pareko limoetan elikatzen behatu dut behin baino gehiagotan. Atsedena hartzerakoan kuliska txikiekin elkartzen da, limikolo askok bezala taldearen babesa lortu nahirik. Espezie bereko kide faltan hurbileko senideengana jo behar.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s