Ohiko kaioen artean kaio berezi bat

Neguko migratzaile urria da kaio mokohoria (Larus canus) iberiar penintsula osoan. Estimazio altuenek (De Souza y Lorenzo, 2003) 200-300 aletan zenbatzen dute migratzaile hauen kopurua, behaketa gehienak Kantauriko kostaldean eta, batez ere, Galiziako atlantikoko kostaldean izanik. Euskal kostaldean oso noizbehinka ikusten da espezie hau, eta normalean ale gazteak izaten dira, urtebetekoak. Gaur goizean, nire sorpresarako, espezie hau ikusteko aukera izan dut Donostian bertan, ale heldu bat gainera.

canus2Kaio mokohoria (Larus canus) Urumean

Goizeko bederatziak aldera Urumean, Maria Kristina hotelaren aurrean, itsas beherak agerian utzitako harrien gainean pausaturik, kaio hankahorien eta antxeta mokogorrien artean, itxura bereziko kaio batek atentzio eman dit. Txori kontuetan hasiberriari kaio hankahoriaren eta antxeta mokogorriaren arteko hibrido bat bezela deskribatuko nioke, hankahoriaren pigmentazioa eta mokogorriaren gorputz arina izango lituzkena.

canaKaio mokohoria (Larus canus) Urumean kaio hankahori baten ondoan

De Souza, J. A. y Lorenzo, M. 2003. Aves acuáticas invernantes y humedales en Galicia. Análisis de los censos de enero 1987-1999. Dirección Xeral de Conservación da Natureza, Xunta de Galicia. Santiago de Compostela. Informe inédito

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s