Koartza txuria ubarroi ilunez inguratuta

Aurtengo udazkenean ere ubarroi handien (Phalacrocorax carbo) lotegia eratu da Loiolako Erriberetako urteroko toki berean. Bertan gauez, edo atsedena behar dutenean, elkartzen dira Donostia inguruan egunez arrantzan jarduten diren ubarroiak.

Gaur pisukide berri bat zeukaten, lertxuntxo itzain (Bubulcus ibis) bat, ubarroi ilunen artean lumaje argiagatik nabarmen bereizten zena. Non ote zeuden bere taldekideak? Gipuzkoan negua igarotzera etortzen diren lertxuntxo itzain gehienak Plaiaundi eta Oria behean elkartzen dira, iluntzean ur ondoko zuhaitzetan lotegi handiak eratuz. Baliteke gaurko alea talde horietakoa izatea.

lertxunitzaLertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis) Loiolako Erriberetan, ubarroi handien lotegian

Metro batzuk beherago, Urumea ertzean, familia bereko hegazti bat zebilen, lertxun hauskara (Ardea cinerea) bat. Gipuzkoan espezie honen bikote gutxi batzuk kumatzen badira ere, neguan ikusten ditugun ale gehienak iparraldetik etorritakoak dira, migratzaileak alegia. Urumean, Donostiako tartean, oso noizbehinka ikusten dira, pasean batez ere. Ikusi behar ea gaurko lertxuna, eta lertxuntxoa, negu osoan geratzen diren gurekin.

lertxnegLertxun hauskara (Ardea cinerea) Loiolako Erriberetan

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s