Urumean indarrak berritzen

Koloretako ahate handi bat agertu zen Kontxako hondartzan ustekabean igande goizean, Alfredo Valienterekin batera kaioei begira nengoela. Segundu gutxiko atseden laburra baino ez zuen hartu, txakur batek berehala ikaratu baitzuen nekatua zirudien hegaztia. Paita arrunt (Tadorna tadorna) bat zen, Donostian, eta Gipuzkoa osoan ere, oso migratzaile urria, pasean bakarrik ikusten dena.

Iberiar penintsulako populazioak gora egiten du neguan, Frantzia eta Holandatik migratzaile dezente etortzen baitira [1]. Bi herrialde horietako bat izan liteke Kontxan agertu zen paitaren jatorria.

paitaPaita arrunta (Tadorna tadorna) Loiolako Erriberetan

Kontxatik Urumea aldera hegan egin zuen. Ibaian nonbait atsedena hartzen zegoelakoan hara joan eta bertan aurkitu nuen, Erriberatako Loiolan kaioen artean kamuflaturik, mugitu ezinik. Bost ordu inguru behar izan zituen idarrak berritzeko. Denbora tarte horren ondoren ikusi baitzuen Alfredo Valientek paita arrunta bere bideari ekiten. Etorri zen bezala joan egin zen, hegan.

[1] General: SEO/BirdLife 2012. Atlas de las aves en invierno en España 2007-2010. Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente-SEO/BirdLife. Madrid.http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/publicaciones/atlas_aves_invierno_tcm7-291664.pdf

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s