Lepo luzeko tronpeta-jotzaileen desfilea

Astelehen gauean, ehundaka tronpetak botatako doinu kaotikoaren antzeko zarata bat entzunda esnatu ziren zenbait lagun Gipuzkoako hainbat herritan. Gauez entzungarriak baino ez ziren gizaki horiek ikusgai bihurtu ziren egunsentian. V egituran hegan egiten zuten hegazti zalapartariak ziren, lepo eta hanka luzekoak, kurriloak (Grus grus), urtero garai honetan gure zerua zeharkatzen duten hegazti migratzaileak.

kurriloak2Kurriloak (Grus grus) Loiolako Erriberen gainetik

Ipar eta erdialdeko Europan neguko meteorologia estutzen hasi baino lehen, kurriloek migrazio bidaiari ekiten diote, iberiar penintsulako hegoalderainoko bidaia horretan gure gainetik igarotzen direlarik. Pasea egun edo ordu gutxiko tarte laburra izaten da, bando gehienak aldi beretsuan pasatuz, aslehen gauean bezala. Astearte goizeko lehenengo orduetan, artean, bando batzuk ikusten ziren, Loiolako Erriberen gainetik goizeko zortziak aldera pasatu zen 50 aleko bandoa bezalakoak.

kurriloak1Kurriloak (Grus grus) Loiolako Erriberen gainetik

 

Advertisements

2 iruzkin on “Lepo luzeko tronpeta-jotzaileen desfilea”

  1. Willy-k dio:

    Politak argazkiak… baina zergatik demontre migratzen dute tronpeta jotzen????? Ezin dute isil-isilik joan??

  2. Tarratian-k dio:

    Nahiago tronpeta danborra baino… Edo trabesera baino… 😉


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s