Lohizaleak

Urtean zehar limikolo gutxi ikusi ohi dira Urumean, Donostiatik pasatzen den tartean behintzat. Egun gelditzen diren lohi eremuak azalera txikikoak eta urriak direlarik, mota honetako hegaztiak oso gutxitan agertzen dira Donostiako Urumean, gehienak gainera oso denbora laburraz, eta batez ere, migrazio garaian.

harriiHarri-iraulariak (Arenaria interpres) Urumean

Txirritxo txikiak (Charadrius dubius), harri-iraulariak (Arenaria interpres), eta kuliska txikiak (Actitis hypoleucos) dira Urumean egonaldi luzeak egiten dituzten limikolo bakarrak; txirritxo txikiak kumatze garaian, eta harri-iraulariak eta kuliska txikiak negu partean. Urumeatik pasatzen diren gainerako limikoloak egonaldi laburrak, ordu gutxikoak kasu askotan, baino ez dituzte egiten, migrazio bidaia neketsuak behartuta. Zortea izenez gero atsedena hartzen ari direla behatu ahal ditugu urte osoan ikusi ezin ditugun espezie ezohiko horiek. Pozteko moduko behaketak izaten dira, urria dena berezi eta preziatu bihurtzen baita.

archibb
Bernagorri arrunta (Tringa totanus) Urumean

txirrrrTxirri arruntak (Calidris alpina) Urumean, Loiolako Erriberetan

Iraila eta urrian horrelako sorpresa atseginak ikusteko aukera izan dugu. Hilabete hauetan bi txirri arrunt (Calidris alpina) ikusi ditugu Loiolako Erriberetako lohietan atsedena hartzen. Bernagorri arruntak (Tringa totanus) ere Urumeara sartu dira zenbait egunetan. Azkeneko bisitari bereziak hiru hegabera (Vanellus vanellus) izan dira. Kursaal eta Maria Cristina zubien artean ibili ziren hegaz ia uneoro, jendearen presentziak ikaratuta.

hegaberak
Hegaberak (Vanellus vanellus) Urumean

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s