Galtzerdi arrosadun kaio arrotza

Kaio hankahoria (Larus michahellis) da Donostiako kaio ugariena, eta hemen kumatzen den bakarra, koloniak Igeldon, Santa Klaran, eta Ulian dituelarik. Iberiar penintsulako kostalde osoan ere kaio ugariena da. Ipar aldera mugituz gero espezie honen nagusitasuna Garonatik aurrera desagertzen da, latitude horretatik gora kaio hauskara (Larus argentatus) bilakatzen baita kaio ugariena (Cadieu et al., 2011). Iberiar penintsulako atlantikoko kostaldean espezie honen ale solteak baino ez dira ikusten, batez ere neguan. Garonatik gorako kolonietatik etorritako migratzaileak dira, gehienak (%53,5) Britaniar Uharteetatik (Laó, 2011). Asturiasen 2002 eta 2007 bitartean egindako errolda baten arabera kaio hankahorien taldeetan %1,06a suposatzen zuten (Laó, 2011) kaio hauskara aleek.

argKaio hausakara (Larus argentatus) Urumean, Maria Cristina Hotelaren aurrean

Bi espezie hauen arteko diferentzia morfologikoak hain txikiak dira ezen duela gutxi arte espezie beratzat jotzen baizuten biologoek. Diferentzia nabarmena hanken kolorean antzeman dezakegu, kaio hankahoriak ez bezala kaio hauskarak hanka arrosak ditu.

Egun hauetan aukera dugu Donostian bertan Kantauri itsasoan hain urria den kaio hauskara (Larus argentatus) ikusteko. Juan Arizagak aurkitu zuen, abuztuaren erdialdean, Maria Cristina hotel aurrean elkartzen diren kaio hankahorien artean. Ale honen identifikazioa ez da batere erreza hirugarren neguko alea baita. Adin horretan kaio hankahoritik bereiztea zaila da, hankahori ale gazteek ere hanka arrosak badituztelako. Beraz, xehetasun gehiagori erreparatu behar diogu: Kaio hauskarak hanka arrosagoak ditu, txikle kolorekoak, irisa oso argia eta gorputza hankahoriena baino trinkoagoa du. Bizkarreko sorbalda-lumak gris argiak ditu, hankahoriarenak baina argiagoak.

argZurKaio hausakara (Larus argentatus) Zurriolako hondartzan

Álvarez-Laó, C. 2011. A review of the status of the Herring Gull Larus argentatus in Spain. Publishing Editor, 72. ISO 690

Cadieu et collaborateurs. 2011. Cinquième recensement national des oiseaux marins nicheurs en France métropolitaine 2009-2011. 1ère synthèse : bilan intermédiaire 2009-2010.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s