Hasi besterik ez

Migratzaileen pasea hasi besterik ez da egin. Pazientzia eta zorte pixka batekin gure hirian bizi ez diren espezieak ikustea lortu dezakegu egun hauetan. Migratzaile asko ez dira geldituko eta hegaz ikusteko aukera baino ez dugu izango. Gutxi batzuk, ordea, nekeak jota, atseden txiki bat egingo dute Donostian, eta toki eta momentu aproposean bagaude behatu ahal izango ditugu.

Miramonen, EITBko eraikinaren inguruan, argi-oilar (Upupa epops) eder bat ikusi nuen aurreko astean. Bidearen bazter batetik atera zen hegan, zuhaitz lehor baten gainean pausatuz. Donostian eta Gipuzkoan orokorrean oso urriak dira argi-oilarrak, ia denak pase garaian soilik ikusten direlarik.

argioilarArgi-oilarra (Upupa epops) Miramonen

Urumean, itsas-berak agerian utzitako arkaitzetan, bernagorri arrunt (Tringa totanus) bat elikatzen ari zen aurreko ostiralean. Edozein limikoloren bisita pozteko modukoa da, Urumean oso urriak baitira, baita pase garaian ere.

archibebBernagorri arrunta (Tringa totanus) Urumean

 

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s