Zeruari dimentsio berriak erantsiz

Migrazioaren fenomenoaren erakargarritasuna zenbait modutara hauteman dezakegu, zerbait misteriotsua ulertzeko nahia asetzetik esperientzia sentsorial bat gozatzeraino. Azkeneko hau biziki atsegina izan daiteke kasu batzutan, non ikusi eta entzun besterik ez dagoen gure aurreko paisaiari dimentsio berriak eransteko.

espat Mokozabalak (Platalea leucorodia) Zurriolako hondartza gainetik

Ostegun goizean, horrelako momentuak bizi ahal izan nituen. Euritan blai Zurriolako hondartzatik pasiatzen ari nintzela, berrogeita hamarretik gorako hegazti txurien bando bat sartu zen itsasotik lainoen artean. Inolako zaratarik atera gabe eta ondoz ondoan jarrita metro gutxira pasatu ziren nire gainetik hegazti enigmatiko haiek. Mokozabalak (Platalea leucorodia) ziren.

Handik gutxira, hegaldi dotoreko lertxun hauskara (Ardea cinerea) talde batek zeharkatu zuen hiria. Lertxun baten hegaldia ederra bada talde bat ikusten denean edertasuna biderkatu egiten da.

koartzLertxun hauskarak (Ardea cinerea) Donostia zeharkatzen

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s