Ubarroi mottodunak Urumean

Ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis) da Donostian urte osoan ikus daitekeen ubarroi espezie bakarra. Beste ubarroi espeziea, ubarroi handia (Phalacrocorax carbo), udazkenean iritsi eta udaberriaren bitartean egoten da gurekin, tarte horretan ubarroi espezie ugariena bilakatuz. Morfologian ez ezik gusuoko habitatetan ere desberdinak dira. Ubarroi mottoduna kostaldean bakarrik egonik, ubarroi handiak kostaldea zein ibaiak eta barnealdeko bestelako ur masak gustuko ditu.

mottodunakheld2Ubarroi mottoduna Kursaleko arroketan

Donostian ikusten diren ubarroi mottodun aleak gertuko kolonietatik etorritakoak dira. Paseo Berritik, Monpasetik, edo Santa Klaratik, adibidez, egunero ibiltzen da aleren bat, uretan edo arroketan pausaturik. Kursaleko zubiaren inguruan ere ibiltzen dira arrantzan, baina normalean zubiko muga ez dute gainditzen bere itsas-menpekotasunari helduz.

mottodunakheldUbarroi mottodun heldua Kursalean

mottodunakgaztUbarroi mottodun gaztea Maria Cristina hotelaren parean

Azken aldian, ordea, ale batzuk ikusten ari naiz Kursaleko zubiaz haratago sartzen direnak. Atzo, adibidez, Kursalean arrantzan ari zen bikote bat Maria Cristinako zubiaren bestalderaino iritsi zen. Zubiko zutabeen inguruan denbora luze eman zuten arrantzan, urpean behin eta berriz sartuz eta arrain txikiei ziztu bizian jarraituz. Ziur asko harrapakin ugaritasuna egongo da Urumeako ez-ohiko bisita horien atzean.

mottodunakUbarroi mottodunak Maria Cristina zubia gaindituta

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s