Zankaluzeak

Aurreko ostiralean sorpresa eder batekin topatu nintzen Urumean, Mundaiz eta Deustuko Unibertsitatearen arteko ibai bazterrean. Ohiko kaio hankahoriez eta antxeta mokogorriez gain itxura bereziko hegazti talde bat zegoen lohietan pausaturik. Hanka ikaragarri luzeak zituzten, mugagabeko zangoak balira bezala. Zankaluzeak (Himantopus himantopus) ziren, gure inguruan pasean soilik ikusten den espezie bat. Dena dela, oso gutxitan gelditzen dira gure hirian, toki lasaiagoak nahiago dituztelarik atsedena hartzeko.

Goiza, itsasbeheraren bitartean, Deustuko Unibertsitatearen aurreko lohietan igaro zuten, atsedena hartzen eta elikatzen. Arratsaldean, marea gora etorri ahala, Mundaiz pareko arkaitzetan biltzen hasi ziren, beren zango luzeak ageriagoan utziz.

 

zankaluze1

zankaluze2Zankaluzeak (Himantopus himantopus) Urumean

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s