Aspaldi ikusi gabeko limikolo kopuruak

Gure hirian aspaldi ikusi gabeko limikolo kopuruak behatu ahal izan ditugu azkeneko asteetan. Maiatza paseko limikoloak ikusteko hilabete aproposa delarik ere, aurtengoa inoiz baino emankorragoa izan da. Uholde honen arrazoiak neguko tenporalekin zerikusia dauka, zehazki Zurriolako hondartzan eragin zuen hondar galerarekin. Galera horri irtenbide eman nahian Jaizkibel inguruko hondarra botatzen aritu dira azkeneko asteetan, eta guretzeko hondartzari itxura emateko den material soila limikoloentzako janariz betetako euskarria izan da, isurketaren inguruan txori andana pilatuz. Botatako hondarra itsas hondotik hartutakoa denez, oso aberatsa zen zizare, bibalbio eta bestelako ornogabeetan.
txirribandoaTxirri zuri (Calidris alba) bando bat hegan Zurriolan
grisakTxirri gris (Pluvialis squatarola) talde bat Zurriolan elikatzen
potoTxirri lodiak (Calidris canutus) Zurriolan atsedena hartzen
Bertara mota guztietako limikoloak hurbildu dira. Janariaz gain, lasaitasuna ere bermatuta zegoen txorientzako, isurketaren eremua jendearentzako itxita zegoelako. Izan ere, bi osagai horiek, elekagairen ugaritasuna eta tokiaren lasaitasuna, ahalbidetu dute limikoloen kontzentrazio handia. Aurreko astelehenean, adibidez, honakoa ikusi ahal izan genuen Zurriolako hondartzan: 60 txirri zuri (Calidris alba), 10 txirri gris (Pluvialis squatarola), 3 txirri lodi (Calidris canutus), 12 txirritxo handi (Charadrius hiaticula), 4 bernagorri arrunt (Tringa totanus), eta zenbait txirri arrunt (Calidris alpina).
Limikolo gehienak Zurriolako hondartzan bildu diren arren, txirri auri asko -eta txirritxo handi batzuk- Urumearen bokalera ere gerturatu dira. Taldeka zebiltzan, arrokaz arroka biziki elikatuz, eta txirri ilun berantiar batzuekin topo eginez.
txirritxTxirri zuriak (Calidris maritima) Paseo Berrian
oscurosabaTxirri ilunak (Calidris maritima) Paseo Berriko arroketan erabat mimetizatuta
Txirri zuri guztien artetik eraztundun bi antzeman ahal izan nituen. Bata, B3WWRR kodekoa, iazko uztailean Groelandian jarri zizkioten koloretako eraztunak, txita bat besterik ez zela. Jon den negua Cabo Verden igaro du bertan ikusi baitute hainbat alditan. Bestea, G1WGWG kodekoa, heldua zela jarri ziozkioten eraztunak Islandian 2010. utean. Ordutik, Islandian, Erresuma Batuan eta Frantzian behatu dute.
txirritxoring1B3WWRR kodeko txirri zuria (Calidris maritima) Urumean.
tridacG1WGWG kodeko txirri zuria (Calidris maritima) Urumean.
Zurriolako isurketaren ondorengo egunetan hondartzatik limikolo guztiak desagertu badira ere, gutxi batzuk Urumean eta hondartzetan gelditu dira egun gehiagotan. Oraindik energia gehiago metatu behar duten aleak izan litezke, gelditzen zaien bidaia motza ez da eta.
grisTxirri grisa (Pluvialis squatarola) Urumean
txirritxaTxirri arrunta (Calidris alpina) Urumean
tx2Txirritxo handia (Charadrius hiaticula) Urumean
gristxTxirri grisa (Pluvialis squatarola) eta txirritxo handia (Charadrius hiaticula) Urumean
poturTxirri lodia (Calidris canutus) Urumean
txirrkonTxirritxo handiak (Charadrius hiaticula) Kontxako hondartzan
Advertisements

One Comment on “Aspaldi ikusi gabeko limikolo kopuruak”

  1. alfredo valiente-k dio:

    Muy buenas observaciones, Xabier. Yo no he llegado a ver tantos efectivos, que tal como señalas, se centraban, al menos durante algún período de tiempo, en la playa de la Zurriola.

    Un saludo
    Alfredo


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s