Harriak partekatuz

Udaberri erdialdera limoetako hegazti migratzaileak pasatzen dira urtero gure ibai eta kostaldetik, helmuga ipar alderagoko tokiak izanda. Gehienak hegotik datoz, beren inbernazio-guneetatik, eta atsedena behar izanez gero gure hirian hartzen dute lurra, oso denbora laburrez. Kurlinta bekaindunak (Numenius phaeopus), adibidez, Urumean, hondartzetan edota Paseo Berriko arroketan pausatu ohi dira, bisitatzen gaituzten aldietan.

kurlinta1

kurlinta2Kurlinta bekaindunak (Numenius phaeopus) Paseo Berrian

Aurreko ostiralean, Paseo Berriko harrizko bloke batean atsedena hartzen ari ziren beste hegazti limozale batzuei, harri-iraulariei (Arenaria interpres), begira nengola, kurlinta bekaindun bikote bat agertu eta ondoko harrizko bloke banatan pausatu ziren, olatu batek izutu zituen arte. Harri-iraulariak , olatuetatik babestutako bloke batean zeudenez, mugitu ere ez ziren egin. Ez zen ausaz aukeratutako blokea, negua hasi zenetik ikusten ditudalako hor, bloke berean. Kurlinta bekaindun bezalako bisitari esporadikoak ez bezala, harri-iraulariak negu osoa pasatzen dute gurekin, azkeneko urteetan gure itsas-pasealekuetan eta harri-lubetetan oso hegazti ohikoak bilakatuz. Egun hauetan ale batzuen lumaje aldaketa antzeman daiteke. Neguko jantzi goibeletik udako arropa deigarriagora pasatu dira, argazkiko behealdean agertzen den alea bezala. Jantzi aldaketa, ipar-alderako bidaiari laster ekingo dioten seinalea da.

harri1Harri-iraulariak (Arenaria interpres) Paseo Berrian

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s