Neguko ikustezinak

Neguan ia ikusteezinak diren txori espezie batzuk ikusgaiagoak bihurtzen dira udaberria iristean. Bikotekidea erakartzeko kantatu beharrari edo txitei elikatzeko betebeharrari uko egin ezinik, gizakion presentzia errezago onartzen dute.

Txepetxa (Troglodytes troglodytes), Euskal Herriko txori txikienetako bat, neguan oso lotsatia bada, udaberria hasten denean, kantari ibiltzen da parke edo mendietako edozein bide bazterretan. Gezurra dirudi hain gorputz txiki batetik halako kantu ahaltsua atera ahal izateak. Buztana tente edukita gogoz botatzen du bere nota segida.

txepetxaTxepetxa  (Troglodytes troglodytes) Urgullen

Txirriskila arruntaren (Serinus serinus) kantu etengabeak udaberriaren hasieraren berri ematen digu urtero, udaberriko musikari ugarienetakoa bilakatuz. Kantua ahalik eta hoberen zabaldu dadila zuhaitzetako goiko adarretan edo kableetan pausatuta botatzen du. Ezin da esan, ordea, kantua atsegina denik, erritmo gabeko kirrika amaigabea baita.

txirriskila2Txirriskila arrunta (Serinus serinus) Txomin Enean

Pinu kaskabeltzak (Periparus ater) pinudiak ditu gustuko, eta neguan noizbehinka ikusten bada ere, oso iheskorra izaten da. Aurreko larunbatean Uliako kostaldeko bidetik pasaiatzen ari ginela, pinu kaskabeltz bat pausatu zitzaigun bide bazterreko zuhaitz txiki batean. Guri begira gelditu zen, inolako beldurrik erakutsi gabe, eta mokoan larba bat zeramala. Elkarri begira egon eta gero bide ondoko lurrezko paretan zegoen zulo batean sartu zen hegaz. Denbora gutxira beste pinu kaskabeltz etorri zen zuhaitz berberara. Kabi batean aurrean geundelakoan, alde egin genuen ahalik eta gutxien molestatu nahian.

kaskabPinu kaskabeltza (Periparus ater) Ulian

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s