Udaberria parkean

Udaberriarekin batera animazio iristen da gure parkeetara, txoriak inoiz baino biziago daudelarik. Kumatze garaia hurbiltzen denez, denek aurketu nahi dute bikotekidea. Dagoeneko osatu diren bikoteek, aldiz, kabiaren eraikuntzan inbertitzen dute esfortzua.

Cristina Enean ikaragarrizko giroa zegoen duela bi aste, eguzkiaren izpi indartsuek animatuta beharbada.

kaskbKaskabeltz handia (Parus major)

amilAmilotx urdina (Cyanistes caeruleus)

Kaskabeltz handiak (Parus major) eta amilotx urdinak (Cyanistes caeruleus) hostoak eta bestelako materiala jasotzen ari ziren kabiak eraikitzeko edo berritzeko asmoz. Konturatu nintzen askok parkeko bideen ondoan dauden kabi-kutxak aukeratu dituzteela kabia egiteko.

birigarBirigarro arrunta (Turdus philomelos)

Behean, orbelaren gainean, birigarro arruntak (Turdus philomelos) ugariak ziren. Goian berriz, zuhaitzetan, kameraren teleobjetibotik urrun, txinbo kaskabeltzak (Sylvia atricapilla) fruituak jaten ari ziren.

txinbTxinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)

Zuhaitzetatik ere buztanluze ekilibristak (Aegithalos caudatus) eta sagutxo itxura duten gerri-txori arruntak (Certhia brachydactyla) zebiltzan.

buztanlBuztanluzea (Aegithalos caudatus)

gerriGerri-txori arrunta (Certhia brachydactyla)

Zozoak (Turdus merula) ere zalapartatsu ari ziren. Parekatutako arrak gogotsu kantatzen ari ziren bere eremua markatzeko, zozo arrotz bat bere eremuan sartuz gero eraso egiteko prest zeudelarik. Benetan gogorrak eta luzeak izaten dira zozo arren arteko borrokak, kasu batzutan aurkarietako bat hil arte. Nire bisitan behatu nuena luzea eta sutsua bazen ere, biak bizirik atera ziren.

zozogerZozoak (Turdus merula) borrokan

Kronika txiki hau amaitzeko duela gutxi parkera iritsi diren japoniako urretxindorrak (leiothrix lutea) aurkeztu behar dizkizuet. Nik hiru ale behatu nituen, bikote bat eta ale bakarti bat. Ale bakartia adaburu batean ari zen kantari, bikotekiak erakartzeko nahian. Guztira hiru badira parkeko japoniako urretxindorrak, alperrik saiatzen ari da, espezie aloktonoa izanik oso aukera gutxi baitago bera bezalako arrotz bat inguruan ibiltzeko.

jap1 jap2Japoniako urretxindorrak (leiothrix lutea)

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s