Martin kontu gehiago

Aurreko astean tenporalek berriro astintu zuten itsasoa, martin arrunten (Uria aalge) artean hildako gehiago eraginez. Guztira, hamalau gorpu jaso ditut asteartetik ostegunera bitartean, Zurriola eta Kontxa hondartzetan.

Ale ahulak ere gerturatu dira badiara eta portura, batzuk kaio beltz (Larus marinus) baten biktimak izanik. Aurreko sarrera batean aipatu genuen gertaera berdinaren protagonista berbera delakoan nago. Hura bezalako bigarren neguko alea izateaz gain, gogogarazi behar dugu kaioek harraparitza-ohiturei eusten dietela. Kasu honetan, martin ahulen harraparitzan espezializatutako kaio beltz baten aurrean gaude. Erasoak honelakoak ziren; uretan zeuden martinengana igeritan hurbildu eta bi metrora zegoela hegan egiten zuen martinaren gainean eroriz. Uretan sartzeko indarra zuten martinak baino ez ziren bizirik ateratzen erasoetatik.

kaiopottKaio beltza (Larus marinus), berak ehizatutako martina jaten Donostiako badian

Donostiara bizirik irisi diren martinen artean bazegoen bat bereziki bitxia eta ederra. Ederra eztei-lumajean zegoelako, eta bitxia begiaren inguruan brida txuri bat duten motakoa zelako -barietate oso urria gure latitudean-. Otsailearen 17an, ezaugarri berdinetako alea bat behatu ahal izan banuen ere, ale hura eztei-lumaje osoan ez zegoen artean, hau ordea bai. Aste honetako alea neka eginda zetorren, moilako zirrikitu guztietara salto egiten saiatu zelako. Azkenean, eskaileretan topatu zuen atseden-leku egokia gaua pasatzeko.

martinbrid

pottorroezteiportua pottorroezteiportua2Martin (Uria aalge) bridatua eztei lumajean, Donostiako portuan

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s