Burubeltz gehiago

Donostian ikusitako antxeta burubeltz (Ichthyaetus melanocephalus) gehiagoren berri eman behar dizuet sarrera honetan. Behaketak asteburuaren zehar egin ditut, Urumean, Maria Kristina hotelaren parean eta Loiolako Erriberen inguruan.

Maria Kristina hotelaren parekoa bere lumajea apanitzen ari zen, antxeta hankagorrori (Chroicocephalus ridibundus) bat lagun zuela. Lehenengo bi argazkietan ikus daitekeen bezala, hankagorriak eztei-lumajea du, burubeltzak ordea, eztei-lumajea hartzen hasita badago ere, oraindik denbora falta zaio buruko luma guztiak belzteko.

hankagorburub

hankagorburub2Antxeta burubeltza (Ichthyaetus melanocephalus) eta  antxeta hankagorroria (Chroicocephalus ridibundus) Urumean

Eztei-lumajean egonik, bi espezieak bereizteko lana dezente errazten da, antxeta burubeltzaren kapela ilunagoa eta zabalagoa delako, garondoa estaltzen duelarik. Antxeta hankagorroriarena aldiz, marroixkagoa da, eta aurpegia baino pixkat gehiago estaltzen dio. Neguan bestelako ñabardurak hartu behar dira kontuan. Mokoaren forma eta hanken koloreak zertxobait ezberdinak badira bi espezien artean, luma primarioen kolorea da pista nabariena. Antxeta hankagorriarenak ilunak dira, antxeta burubeltzarenak txuriak direlarik (bigarren neguan izan ezik).

burub1Antxeta burubeltza (Ichthyaetus melanocephalus) Maria Kristina hotelaren parean

burub2Antxeta burubeltza (Ichthyaetus melanocephalus) Loiolako Erriberetan

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s