Itsaso Beltzeko burubeltza

Donostian hain ugariak diren kaio hankahoriak (Larus michahellis) eta antxeta mokogorriak (Chroicocephalus ridibundus) baino ohitura pelagikoagoak ditu kaio antxeta burubeltzak (Ichthyaetus melanocephalus), itsas-zabalean kostaldean baino ugariagoa izanik. Donostian, eta Kantauri itsasoan orokorrean, ikusten ditugun aleak Ipar Europako kolonietatik etorritako migratzaileak dira. Hori dela eta, neguan baino ez dugu ikusten espezie hau, eta gainera oso kopuru txikietan, Atlantikoko koloniak oso handiak ez direlako. Izan ere, kolonia hauek oso berriak dira. XX. mendearen erdialdera arte itsaso beltzean baino ez zeuden espezie honen koloniak. Orduan Europa osoa kolonizatzen hasi zen, antza denez ibaien bideei jarraituz. Gaur egun, itsaso beltzean ez ezik mediterraneoan eta atlantikoan kumatzen da espezie hau.

Donostian, noizean behin Urumean ikus daitezke, antxeta mokogorriekin (Chroicocephalus ridibundus) talde mistoak osatuz. Gaur arratsaldean Kursaaleko zubiaren eta Santa Katalina zubiaren artean hiru ale behatu ditut, udako lumajearen fase diferenteak erakutsiz.

burubeltz2

burubeltz1

burubeltz3Antxeta mokogorriak (Chroicocephalus ridibundus) Urumean

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s