Aurtengo lehenengo txilinporta lepabeltza

Txilinporta lepabeltzek (Podiceps nigricollis) garai honetan bisitatzen gaituzte urtero, iparralderako migrazioa egiten duten bitartean. Kontxako badian egoten dira, atsedena hartzen eta baita elikatzen ere. Kasu gehienetan oso bisita laburrak izaten badira ere, ale batzuk egonaldi luzeagoak egiten dituzte, jarraian aipatuko dugun aleak bezela.

murg2Txilinporta lepabeltza (Podiceps nigricollis) Kontxako badian

Aurreko larunbatean, Juan Areizagarekin batera martin arruntei argazkiak ateratzen ari nintzela, Aquarium aurrean behatu genuen aurtengo lehenengo txilinporta lepabeltza. Hiru egun eta gero oraindik inguru berean segitzen du. Bere bizitasuna oso deigarria da martin arrunten nekearen aldean. Igandean bere ondoan zegoen martina erabat geldirik zegoen bitartean txilinporta behin eta berriz sartzen zen uretara erraztasun handiz.

potmur.Txilinporta lepabeltza (Podiceps nigricollis) eta martina (Uria aalge) Kontxako badian

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s