Martin arrunten lumaje kontuak

Martin arrunt (Uria aalge) gehiago iritsi dira asteburu honetan Donostiara. Baina denek ez zeukaten lumaje berdina. Ikus dezagun zer jakin dugun etorritako martinei buruz beren lumajea erreparatuz.

Kantauri itsasoan ikus daitekeen azpiespezie ohikoena uria aalge albiones da, Frantzian, Alemanian, Britaniar ipar-uharteetako hegoaldean eta iberiar penintsulan kumatzen dena. Morfologikoki bere lumajearen kolore morroi ilunarengatik bereizi daiteke nagusiki. Uria aalge aalge azpiespeziea ordea urriagoa da, urrunagotik etortzen baita, Islandia, Norvegia eta Britainiar hego-uharteetatik, zehazki. Uria aalge albiones azpiespeziearen aldean handiagoa da lumajea beltzagoa duelarik.

pothegoipar
Ezkerrean Uria aalge aalge azpiespeziea, eskubian uria aalge albiones azpiespeziea

Dena dela, diferentziak oso txikiak dira espezien arteko bereizketa begiratu batean antzemateko. Ez baditugu bi espezietako aleak talde berean topatzen oso zaila da koloreak eta tamainak ondo erlatibizatzea. Aurreko larunbatean, kasualitatez, bi azpiezietako bikote bat zebilen portutik. Hori zen, behintzat, nire ondorioa bien lumajearen koloreari eta tamainari erreparatu eta gero. Argazkian ikus daitekeenez diferentziak oso txikiak dira.

potteztMartin arrunta (Uria aalge) eztei-lumajean

Bestetik, etorritako ale gehienek neguko lumajea bazuten ere, gutxi batzuk eztei-lumajea hartzen hasita zeuden. Kumatze garaian erabat beltza dituzte aurpegia eta lepoa. Ale gutxi batzuk brida txuri bat erakusten dute begiaren arabera. Donostian bridadun bat ikusi ahal izan nuen larunbat goizean. Ezaugarri hau azpiespezie zehatz bati lotuta ez badago ere, latitude altuenetako aleen artean maizago gertatzen da.

martieztMartin arrunta (Uria aalge) eztei-lumajean eta brida txuria begian duelarik

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s