Ekaitzak ekarritako bisitari esporadikoak

Azken egunetako ekaitzak direla eta bisitari esporadikoak ikusten ari dira portuaren inguruan. Bisitari berrien artean nabarmentzekoa da lumarik gabeko bat, moila-puntako arroketan etzanda larunbat goizean topatu nuena. Gorputza mugitzen hasi zenean konturatu nintzen zerbait biziduna zela, arroketan erabat kamuflaturik baitzegoen. Itsas-txakur kume bat zen, itsas txakur gris (Halichoerus grypus) espeziekoa hain zuzen. Metro bat luzekoa, lehen neguko ale bat beraz.
Negu honetan inoiz baino itsas txakur gris gehiago ikusten ari dira Kantauriko kostaldeetan, gehienak kumeak izanik. Kolonia gertuenen (Bretainiakoak) hazkundea eta azkenaldiko tenporalak izan litezke hainbeste ale etorri izanaren arrazoiak. Itsas txakur gris amak hiru hilabetez hartzen du kumearen ardura, bularra ematen dion bitartean. Horren ondoren, kumeak bere kabuz egin behar du aurrera, askotan denbora batez itsasoan noraezean ibili eta gero gure kostaldera iritsiz.

foka1 Itsas txakur grisa (Halichoerus grypus) Aquarium aurreko arkaitzetan

foka2Itsas txakur grisa (Halichoerus grypus) portuko eskaileretan etzanda

Lumadunen artean martin arrunta izan da egun hauetan gure badiara inoiz baino kopuru gehiagotan hurbildu den itsas-hegaztia. Larunbatean eta igandean normalean baino ale gehiago bazebiltzan, ostegunean eta, astelehenean bereziki, tropelean sartu ziren ipar-mendebaldeko haize bortitzak bultzatuta. Normalean ale bakartiak ikusten badira, bi egun horietan sei ale arteko taldeak behar ahal izan ditugu!

martin1 Martina arrunta (Uria aalge) Donostiako portuan

martinport Martin arrunta (Uria aalge) Donostiako portuko aldapan

martin3ale
Hiru aleko talde bat Kontxako badian
Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s