Ezusteko bisitariak Donostiako badian

Donostiako badian nabaria zen itsaso zabaletik zetozen astindua. Olatu handienek gogor apurtzen zuten hondartzetan. Badiatik olatu txikiak noraezean zebiltzan, aparra edonon eraginez. Giro nahasi hori zerbait gogorragoaren iragarpena zen, hurrengo egunean egiaztatu ahal izan genuen bezala.

Martin gehiago etorriko ziren badiara babes bila? Moilatik badiara lehenengo begirada bota eta pottorro txiki bat antzeman nuen olatuen artean. Teleobjetibotik begiratu eta sorpresa ederra hartu nuen lanperna-musua (Fratercula arctica) zela ohartu nintzenean. Bere moko laranja eta potoloa konfunditu ezina da.

Benetan harrigarria eta atsegina zen neguan itsas zabalean egoten diren hegazti hauek Donostiako badian ikustea. Oso behaketa zaila da Kantauri osoko kostaldean. Negua Kantauri itsasoan iparraldetik etorritako ale askok igarotzen badute ere, kostaldera ez dira hurbiltzen, eta badietara are gutxiago.

frai3
frai4

frai1Lanperna-musua (Fratercula arctica) Kontxako badian

Mokoaren zabaleragatik ale heldua zela jakin dezakegu, gazteen mokoa askoz meheagoa baita. Beste ezaugarri interesgarri bat, kostaldera hurbildu izana azaldu dezakeena, mudan zegoela da. Hirugarren argazkian hegaletan luma primarioak falta dituela ikus daiteke. Neguaren bukaeran burutzen dute lumen muda, eta bitarte horretan ezin dute hegan egin, itsasoren fluxuaren menpe egonik. Hori dela eta, baga-itsaso gogorra dagoenean ale batzuk ikus daitezke gure kostaldeetan.

Badiaren erdialdean normalean baino kaio gutxi zeuden. Kaio ilunak eta hankahoriak ziren bat izan ezik. Bisitari atzerritarra zirudien beste kaioetan errezeloa sortzen zuelako. Halako batean, bere taldekideen presioa jasanezina zenean, alde egin zuen Nautiko aldera. Ihes egiten ari zela kaio gehiagok eraso egiten zioten.

kaiohankab3Antxeta hankabeltza (Rissa tridactyla) kaio hankahorien erasoetatik ihesean

Nire gainetik pasatu zenean erraz identifikatu ahal izan nuen espeziea. Antxeta hankabeltz (Rissa tridactyla) bat zen, hau ere neguan itsaso zabalean egoten den hegaztia. Kostaldera gutxitan hurbiltzen bada ere lanperna-musua (Fratercula arctica) baino maizago behatzen da gure badia eta portuetan. Behaketak neguan izaten dira, hemen ez delako kumatzen espezie hau.

kaiohankab2 kaiohankab1Antxeta hankabeltza (Rissa tridactyla) Donostiko portuaren gainetik hegan

Hau ere, lanperna-musua bezala, ale heldua zen, kasu honetan moko horia eta hegal punta beltzak zituelako. Ale gazteek moko beltza eta marra diagonal beltz bana dute hegaletan.

Advertisements

2 iruzkin on “Ezusteko bisitariak Donostiako badian”

  1. Willy-k dio:

    Ona!!!! Ze polita den lanperna-musua!!!!!!!!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s