Martinen gainbehera

Martinen (Uria aalge) istorio dramatiko gehiagoren berri eman behar dizuet sarrera honetan. Badirudi egun hauetako itsaso zakarra, batik bat, espezie honi egiten ari zaiola kalte. Beste urte batzutan martin arruntaren familia (Alcidae) bereko beste espezieak izan badira Neptunoren haserrearen biktimak, negu honetan martin arruntari tokatu zaio madarikazioa.

martinost1

martinost2Martin arrunta (Uria aalge) Kontxako badian

Gogora dezagun Alcidae familiako espezieak itsasoaren egoeraren oso menpekoak direla, muturreko egoerak espezie hauen hildako ugari eraginez. Olatuen kontra ezer gutxi egin dezakete hegalari eskas hauek, babestutako badia eta portuetara joan baino. Halere, oso nekatuta iristen dira, indarrik gabe, kaioen edo nekearen beraren biktima erreza izanik.

Asteburu honetan zenbait martin ikusi ditut lehen aipatutako egoeran. Ostiralean adibidez, hiru martin sartu ziren badiara. Horietako bi leher eginda zeuden, hondartzara zeramatzan korronteari aurka egin ezinik. Moilako arroketara igotzen ziren korronteak ez zitzan ahalegin desesperatuari helduz. Argi zegoen, beraz, aurreko eguneko alea ibilbide hori egiten ari zela pairatuko zuela kaio beltzaren (Larus marinus) erasoa.

pottoroostPottorroa  (Alca torda) Donostiako portuan

Ostiral goizean pottorro (Alca torda) bat ere agertu zen badian. Hau, ordea, portura sartu zen babes handiagoa topatuko zuelakoan. Martinak baino biziagoa zirudien.

Beste martin batzuk egoera okerrago batean ikusi nituen. Ostiralean bertan hildako bat topatu nuen Kontxako hondartzan, mokokada aztarnak zituena. Kaio beltzaren biktima izan zitekeen portutik gertuko aldean zegoelako.

martinosthildMartin arruntaren  (Uria aalge) gorpua Kontxako hondartzan

martin1larunMartin arruntaren  (Uria aalge) gorpua Zurriolako hondartzan

Hurrengo egunean hildako gehiago aurkitu nituen Zurriolako hondartzan: bi martin eta pottorro bat. Hondartza ertzean hilzorian zegoen martin bat zegoen, egoera berdinean zegoen antxeta hankagorri (Chroicocephalus ridibundus) baten ondoan. Olatuak handiegiak ziren itsasora itzultzeko, atzera bueltarik ez zegoen.

martinbizlarun
Martin arrunta (Uria aalge) Zurriolako hondartzan

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s