Tamainak axola du

Gaur arratsaldean, portuko kanpoko moilatik paseatzen ari nintzela bi kaio ikusi ditut portuko ahoan. Uretan zeuden pausaturik, baina zerbaiti adi-adi begira. Atsedena hartzen baino beste zerbaitetan ari zirelakoan puntara hurbildu naiz berehala. Bertatik ikusi dudana ederra bezain gogorra izan da. Kaio beltz (Larus marinus) gazte (bigarren negukoa) bat mokoka ari zitzaion hildako martin (Uria aalge) bati, kaio ilun (Larus fuscus) gazte bat lagun mardulak gorpuaren hondarrak noiz utziko zizkion zain zegoela.

kaiomart5Kaio iluna (Larus fuscus) eta kaio beltza (Larus marinus)  eta martinaren (Uria aalge) gorpua Kontxako badian

Martinaren gorpuaren itxura onak kaio beltzaren eraso baten biktima izan dela pentsarazi badezake ere, egun hauetako itsaso txarrean ere topa dezakegu bere heriotzaren arrazoia. Bi azalpenen konbinazioa ere arrazoizkoa da, hau da, olatuek zigortutako martin ahul bat kaio beltzaren biktima erreza izana.

kaiomart6

kaiomart3

kaiomart2

kaiomart4Kaio beltza (Larus marinus) hildako martinari mokoka

Kaio beltz indartsuak mokoka oldarrez ari bazen ere, ez zuen lortzen zorigaiztoko martina txikitzea. Zeregina hain nekeza zelarik kaio beltz gazteak etsita alde egin du, gorpua txikitu ezinik. Ondoren, hildako martinaren gainetik hegan pasatu diren kaio hankahoriek ahalegina ere ez dute egin. Kaio beltzaren mokoaren aldean haiena josteko orratz bat besterik ez da.

Advertisements

One Comment on “Tamainak axola du”

  1. […] kaio beltz (Larus marinus) baten biktimak izanik. Ziurrenik aurreko sarrera batean aipatu genuen gertaera berdinaren protagonista berbera izango da. Hura bezalako bigarren neguko alea izateaz gain, gogogarazi behar […]


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s